Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

5.000 kilo janari jaso dira Unibertsitateko Elikagai-bilketa Handian

Bat egin dute ekimen honetan UPV/EHUk, Tecnun-Nafarroako Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Musikenek

Sábado, 22 de diciembre 2018, 12:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

UPV/EHUk, Nafarroako Tecnun-Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Musikenek antolatutako Elikagai-bilketa Handian, Gipuzkoako unibertsitate komunitateak 5.000 kilo janari bildu ditu, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren esku jartzeko. Kanpaina astelehenean hasi zen eta #JanariBilketaUNI hashtagaren bitartez sustatu zen sare sozialetan. Helburua zen unibertsitario bakoitzeko elikagai kilo bat lortzea, horren beharrean daudenen artean banatzeko.

Ekimena UnibertsitARTEAN izeneko markoan jarri da abian. Bost unibertsitateek bultzatu dute egitasmo hori, ikasturtean zehar haien artean izaera sozialeko, kiroletako eta kulturaletako jarduerak garatu ahal izateko.

Laster UnibertsitARTEAN-ek udaberriko ziklo kulturala abiaraziko du antzerki, musika edota arte eszenikoen inguruan koordinatutako jarduerak gizarteari aurkezteko. «Truke-erregimenarekin funtzionatuko du, kanpoko proiekzio handiagora heltzeko eta elkarrekiko ezaguera sustatzeko, gune bateko ekoizpenak beste batera eramanez», aurreratu dute sustatzaileek ohar baten bidez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios