TKNIKA zentroa mundu mailan erreferentziazkoa den sarera bildu da

Shyamal Majumdar, UNEVOC-eko zuzendaria./
Shyamal Majumdar, UNEVOC-eko zuzendaria.

Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa eta Berrikuntzako Euskadiko Zentroa da Estatuan UNESCOren UNEVOC sarean dagoen zentro bakarra

DV

UNESCOren UNEVOC nazioarteko zentroaren zuzendaria den Shyamal Majumdar doktorearen bisita jaso du astelehen honetan TKNIKA Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskadiko Zentroak. Bisitaren helburua zen ofizialki egiaztatzea TKNIKA mundu mailako sare horretako kide izango dela aurrerantzean. Izendapena ez da hutsala, egoitza Errenteriako Zamalbide auzoan duen zentroa baita Espainiar estatu osoan aitorpen hori duen bakarra.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak koordinatuta egin den errekonozimendu-ekitaldian parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ordezkariek, SPRIren nazioarteko arduradunek, CONFEBASK eta OSKESTRAren ordezkariek, Lanbide Heziketako ikastetxe-sareen ordezkariek eta beste organizazio batzuetako nazioartekotzearen arduradunek.

Amaierako lan-mahaian, Euskadin UNEVOC zentro bat izateak zabaltzen dituen aukeren berri eman die Majumdar doktoreak bertaratuei. Orain arte TKNIKA Europa mailako erreferentziako zentroa izan da, eta hemendik aurrera Hezkuntza eta Prestakuntza Tekniko eta Profesionalaren arloko mundu osoko eragile gailenekin partekatuko ditu esperientziak.

UNEVOC sarea Hezkuntza eta Prestakuntza Tekniko eta Profesionalerako (EFTP) plataforma global espezifikoa da Unescoren baitan, eta Hegoaldeko herrien arteko eta Iparraldeko eta Hegoaldeko herrien arteko lankidetza sendotzea du helburu, beti ere lan mundurako ikaskuntzari dagokion arloan. UNEVOC sarea osatzen dute EFTPko erakundeen barruan diharduten UNEVOC zentro indibidualek, eta EFTPko nazioarteko eta eskualdeetako lankidetza-eskaintza koordinatzen dute.

Sareari esker, UNEVOC zentro indibidualek EFTPren edozein alderdiri buruzko ezagutzak eta esperientziak parteka ditzakete elkarrekin, esperientzia nazionalak truka ditzakete eta guztientzat garrantzizkoak diren gaiak eztabaida ditzakete, eurek edo

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos