Teknologia berrien hiriburua izango da Donostia

3D inprimagailu batean egindako jostailuak./
3D inprimagailu batean egindako jostailuak.

Ekainaren 20tik 23ra aurrenekoz egingo den Donostia Tech Week-ek gaur egungo teknologia nagusiak ezagutzeko aukera eskainiko du, dohainik

EL DIARIO VASCO

Errealitate birtuala, Hololens-ak, 3D inprimagailuak, hezkuntza-robotika, dronak Punta-puntako teknologiak, adituek aurkeztuak. Aukera hori eskainiko du ekainaren 20tik 23ra bitartean egingo den Donostia Tech Week-en aurreneko edizioak. Dohainik eskaini ere, Kursaal Jauregian eta Tabakalerak hartuko dituzten ekitaldiak doakoak izango baitira.

Antolatzaileek ohar baten bidez aurreratu dutenez, Donostia Tech Week-aren lehen edizioak teknologia eta 'berrikuntza berriena' ezagutzeko aukera emango du, bost zutabe nagusitan oinarrituta: Berrikuntza eta Teknologia; Talentua eta profil profesional berriak; startupak: Konekta Summit; Marketin Digitaleko joera teknologikoak eta 'Women in tech' edo emakumeak teknologiaren alorrean. Antolatzaileak, hain zuzen, HispaVista, Ve Interactive eta Konekta Summit dira SPRI eta Donostiako Sustapenaren laguntzarekin.

Lau egunetarako prestatu duten egitarauaren zati diren hitzaldi, elkarrizketa eta mahai-inguruetan parte hartu ahal izateko nahikoa da izena ematea online eginiko aurre-erregistro baten bidez. Sarrerak ziztu bizian ari dira desagertzen...

Jardunaldiak azken joera teknologikoak azalduko dituen erakusketa batekin osatuko dira. Bertan, errealitate birtuala eta areagotua, Hololens-ak, dronak, 3D inprimagailuak eta beste zenbait gailu ikusi, networkinga egin edota teknologiarekin zerikusia duten ekintzetan parte hartu ahal izango da.

Ekitaldiaren helburua, antolatzaileen hitzetan, «teknologia berrien hedapena eta transformazio digitala indartzea» da, eta, aldi berean, «fokoa jartzea bertako berrikuntza eta teknologia ekosistemak lurraldearen sustapen teknologikoan duen garrantzian». Bide batez, lortu nahi da «Donostia gure inguruko zein nazioarteko mapa teknologikoan kokatzea.»

40 hizlari inguru arituko dira lau egunetan, horietako asko profesional entzutetsuak, hala nola Alberto Conde Mellado, Europako enpresa teknologiko berritzaileenaren saria jaso duen NEM Solutions-eko sortzaile eta CEOa; Emilio Sánchez Tapia, robotika eta mekatronikan senior ikertzailea CEIT-IK4-en; Amuda Goueli, Destinia-ren kofundatzailea eta CEO-a eta Carlos Polo - Growth Hacker NTS-koa izango dira.

LinkedIn Espainia eta Portugal-eko Sales Manager Rosario Sierrak ere parte hartuko du, Nesplora-ko CIO eta Europan euskal berrikuntzaren aurpegia den Gema Climent, EmakumeEkin, Euskadiko emakume enpresari eta ekintzaileen elkarteko lehendakaria Susana Zaballa, eta Cristina Aranda, MujeresTech-eko zuzendaria.

Belén Acebes Arribas-en parte-hartzea baieztatuta dago, International Advertising Bureau (IAB)-eko Marketin eta Ikerketa Zuzendaria, Pablo Ayala, Innovaeko CEO-a, errealitate birtualeko puntako enpresa, edo Iñaky Bau eta Aitor Contreras, Palladium Hotel Group-eko Marketin Zuzendaria eta Europako Digital Brand Manager-a, besteak beste.

Startup-en eguna, ekainaren 22an, Tabakaleran ospatuko da Konekta Summit-ren eskutik. Euskal berrikuntza eta ekintzailetza ekosistemaren zazpi agente pribatu nabarmenen ekimena da hau: Crecer+, BerriUp, Tecnalia Ventures, Elkargi, Action Culinary, EPSV Geroa eta Adegi.

Konekta Summit-ek inbertsio bila edota kide industrialen bila dabiltzan enpresei zuzenduriko deialdi berri bat bultzatuko du startup edo enpresa sortu berrientzako. Aukeratutako enpresek bere negozio-eredua hainbat inbertsio eta enpresario nabarmenen aurrean erakusteko aukera izango dute. Gainera, programa erakargarri bat eskainiko da hainbat elkarrizketekin eta mahai-inguruak Euskadi zein Estatuko profesional nabarmenekin.