Laburbirak 32 herrietan proiektatuko ditu filmak

Laburbirak 32 herrietan proiektatuko ditu filmak

Martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da bira

EL DIARIO VASCO

Euskaltzaleen Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileen alde egiteko, beste hiru egitasmo ere antolatzen ditu: Kameratoia film laburren rallya, Benito Ansola Saria eta Irudienea ikus-entzunezkoen gunea, Durangoko Azokan.

Aurtengo Laburbira XIV. izango da eta 8 film labur berezirekin dator. Euskarazko film laburren zirkuituak 32 herri bisitatuko ditu aurtengo edizioan, martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko den arte.

Guztira 22 lan jaso zituen antolakuntzak, eta horietako zortzi aukeratu dituzte proiektatzeko. Antolakuntzak azpimarratu du partaideek "emandako erantzuna, Laburbiraren helburua film laburren eta haien egileen ezagutaraztea baita".

Abenduaren 20ra bitartebidali zituzten partaideek euren piezak, eta urtarrilean aukeratu ziren aurten herriz-herri proiektatuko diren 8 film laburrak. Besteak beste, honako lekuetan izango da: Azpeitian (martxoak 3), Hernanin, Ermuan (martxoak 16), Hondarribin (martxoak 17), Lazkaon (martxoak 21), Ordizian (martxoak 29) eta Igorren (apirilak 7).

Guztira, emanaldiak 77 minutu iraungo du. Hauek dira hautatutako filmak: Azken Saskia (Oier Fuentes), Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea), Ihesa (Alejandro Díaz Castaño), Elemakarrak (Ibon Iza), Jalgi (Eki Pagoaga), 280º (UDA films), EUSPOT lehiaketako spot onenak eta Hileta (Kepa Sojo).