Elkarlanean ariko dira Elhuyar eta Usurbilgo Udala
Lankidetza hitzarmena sinatu dute euskararen normalkuntzak eta zientziaren eta teknologiaren gizarteratzean modu bateratuan lan egiteko
dv
Miércoles, 15 de junio 2016, 15:45
Usurbilgo Udalak eta Elhuyar Fundazioak bien arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute asteazken honetan udalerri gipuzkoarreko Potxoenea Kultur Etxean. Hitzarmena 2014an sinatutakoaren luzapena da, eta, horren arabera, bi eragileek euskararen normalkuntzaren bidean zein zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen alde modu bateratuan lan egingo dute.
Sinadura ekitaldian parte hartu dute Xabier Arregi Usurbilgo alkateak eta Txema Pitarke Elhuyar Fundazioko lehendakariak, eta biek goraipatu dute lortutako akordioa.
Elkarlana garatu asmoz, Elhuyarrek urteko plan bat osatu beharko du eta bertan Usurbilgo Udalarekin zenbait lankidetza zehaztuko dira, izan itzulpengintzan, aholkularitzan edo bestelako zerbitzuen bidez. Usurbilgo Udalak 10.000 euroko diru laguntza eskainiko dio.
Modu honetan, Usurbilgo Udalak herrian bertan egoitza duen Elhuyar Fundazioak egiten duen lana aitortu du, "eta ahal den neurrian gizartea helburu duten jarduerak lagundu ahal izateko begi onez ikusten du Elhuyar proiektua lagundu ahal izateko hitzarmen hau sinatzea".