Deustuko Unibertsitateak eta Delta taldeak 'Gabriel Sola' beka eman dute

José Antonio Rodríguez Ranz, Donostiako campuseko errektoreordea, Asier Rodríguez, Marina Carnicer eta Delta taldeko gerentea, Gabriel Sola./
José Antonio Rodríguez Ranz, Donostiako campuseko errektoreordea, Asier Rodríguez, Marina Carnicer eta Delta taldeko gerentea, Gabriel Sola.

Marina Carnicer eta Asier Rodriguezek jaso dituzte espediente ona duten ikasleen artean esleitzen diren 1.500 euroko bi bekak

EL DIARIO VASCO

Deustuko Unibertsitateak eta Delta Taldeak 'Gabriel Sola beka' eman diete Marina Carnicer Rodríguez (Turismoko graduko 4. mailako ikaslea) eta Asier Rodriguez Sainz ikasleei (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzeko 4. mailako ikaslea). Gabriel Sola urte askotan Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Turismo Eskolako eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle izan zenaren omenez sortu da beka, ikasketa espediente ona duten campuseko ikasleei laguntza ekonomikoa emateko. Hain zuzen ere, Delta Taldeak 1.500 euro eman dizkie bi ikasleetako bakoitzari.

Deustuko Unibertsitateak eta Delta Taldeak lankidetza hitzarmena dute beka esleitzeko baldintzak zehazteko. Hitzarmena urtero berritzen da eta Delta Taldea enpresaren gizarte erantzukizuneko politikaren barruan dago. Lankidetza hori, beste erakunde eta enpresa batzuekin dauden hitzarmenekin batera, ekimen egokia eta zehatza da, erakunde, enpresa eta unibertsitateen arteko lankidetza beharrezkoa den une honetan, hezkuntza, ekonomia eta gizarte garapenerako formulak bilatzeko.