Astelehenean zabalduko da Aritzetan Zarautz noranzko gasolindegia

Gasolindegi zaharberrituaren irudia./
Gasolindegi zaharberrituaren irudia.

Gasolindegiaz gain, 28 ibilgailu astunentzako eta beste 44 arinentzako aparkalekuak eta ibilgailuak garbitzeko hiru puntu prestatu dira

EL DIARIO VASCO

Eraberritze lanen ondoren, datorren astelehenetik aurrera, martxoak 21, Aritzetako Zarautz noranzko gasolindegia berriro zabalik izango da. Lan hauek GI-20 (lehen AP-8) errepidearen bi aldeak hartzen dituen zerbitzugunearen birmoldaketa proiektuaren baitan kokatzen dira.

Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak, Bidegik, adierazi du gasolindegian hiru erregai-depositu eta beste hiru hornigailu bikoitz berri jarri direla. Halaber, markesina berri bat eraiki da eta ordain bulegoaren eraikina ere berritu da. Honekin batera gasolindegiko eremu osoaren zorua eraberritu da eta kontsumo baxuko leds argiteria berria jarri da.

Gasolindegiaren irekierarekin aurreko urteko irailaren 28an hasitako Aritzetako birmoldaketa proiektua amaitutzat ematen da. Tarte honetan Donostia noranzkoan dagoen aparkalekuaren zabalera berritu eta berrantolatu da eta abenduaren 24tik aurrera 28 ibilgailu astunentzako eta beste 44 arinentzako tokia duen aparkalekua zabalik dago. Gainera, urtarrilaren 22an garbigunea zabaldu zen ere. Birmoldaketa proiektuak 904.000¤+BEZko aurrekontua izan du eta Aritzetako bi gasolindegien emakida duen enpresak finantzatu du.