Mausitxa irabazle Gipuzkoako gazta txapelketan

Jesus Mari Ansola, Koldobike Olabide (alkatea) eta Rosa Mari Salegi. /
Jesus Mari Ansola, Koldobike Olabide (alkatea) eta Rosa Mari Salegi.

Hogeita bost gazta lehiatu dira Legazpin, Artzai Egunaren barruan egin ohi den lehiaketan

DVlegazpi

Mausitxak irabazi du Gipuzkoako Artzain Gaztaren 31. Lehiaketa. Bosgarren aldia da Elgoibarko gaztandegi honek Gipuzkoako txapela irabazten duena; aurretik, 2005ean, 2007an, 2009an etra 2013an jantzi zuen.

Bigarren tokian Aizpea (Olaberria) sailkatu da. Hirugarrenean, Patxi Otaegi (Beizama); laugarrenean, Joseba Insausti (Ordizia); bosgarrenean, Pikunieta (Antzuola); eta seigarrenean, Ondarre gaztandegiko Karmele Murua (Segura), hain zuzen ere iaz Ordizian txapela irabazi zuena.

Hogeita bost gazta lehiatu dira Legazpin, Artzai Egunaren barruan egin ohi den txapelketa honetan. Besteak beste, epai-mahaian Itziar Aizpuru zegoen, Loreak filmeko aktorea.

Bestalde, hogeita bost urte dira Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin ospatzen dela. Ohiko moduan, ardi-okela prestatze-lehiaketa ere egin da, eta La Bellota, eta herriko extremadurarren elkarteko kideek maneatutako kazolarentzat izan da lehen saria.