1.600 haurrek jaso dituzte Gurutze Gorriak banatutako jostailuak

Gurutze Gorriko langileak, jostailuak antolatzen/Monica Rivero
Gurutze Gorriko langileak, jostailuak antolatzen / Monica Rivero

'Haien Eskubideak Jokoan' kanpainan jasotako 4.100 jostailuak ahultasun egoeran bizi diren familietako haurrei eman dizkiete

Gipuzkoan Gurutze Gorriak 4.100 jostailu berri inguru banatu ditu Gabonetan egoera zaurgarrian dauden 1.600 ume baino gehiagoren artean. 'Haien eskubideak jokoan' kanpainan jasotako jostailuak ahultasun egoeran aurkitzen diren familietako haurrek jaso dituzte. Egoera ahulean dauden haurrei «jolasteko eskubidea bermatzea» da ekimenaren helburua, 17 urte bitarteko haur eta nerabeentzako.

Boluntarioek, jostailuak jaso eta jasotako jostailu horiek aukeratu eta adinen arabera banatzen dituzte, «lurraldean izan ditugun eskaerei erantzuna emanez». Kanpainan parte hartu duten Gurutze Gorriko batzarrak Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Tolosa, Goierri, Elgoibar, Deba, Eibar-Ermua, Debagoiena eta Zarauzkoak izan dira.

Gurutze Gorriaren ustez, ekimen hori gauzatzeko «ezinbestekoa» izan da jostailuak biltzeko puntu gisa funtzionatzen duten, euren langileen artean bulegoetan jostailuak jasotzen dituzten, edo jostailuak ematen dituzten erakunde askoren laguntza eta partaidetza.

Erakunde laguntzaileak hauek izan dira: Cadena SER, Real Sociedad Fundazioa, Gipuzkoa Solidarioa Kutxa Fundazioa, SD Eibar, C.C. Garbera, C.C. Urbil, C.C. Mendibil, Decathlon, Eroski, La Caixa, Banco Santander, Laboral Kutxa, Maria Cristina Hotela, Elkar, Juguettos, Ekogras, Extinorte, Salto Sistems, Hine Group, Isei, El Corte Inglés, Carrefour, Danobat, Etxetar, Besa, Covent Garden, Ekogunea, Eureka Zientzia Museoa, Urkabe-benetan, Kids & Us eta Ulma, beste askoren artean.

Gipuzkoako Gurutze Gorriak jostailu kanpainan lagundu duten pertsona eta erakunde guztien partaidetza eta elkartasuna eskertu ditu asteon, eta baita boluntarioek kanpaina honetan egin duten lan handia ere.

Boluntarioek, jostailuak jaso eta jasotako jostailu horiek aukeratu eta adinen arabera banatzen dituzte, «lurraldean izan ditugun eskaerei erantzuna emanez». Kanpainan parte hartu duten Gurutze Gorriko batzarrak izan dira Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Tolosa, Goierri, Elgoibar, Deba, Eibar-Ermua, Debagoiena eta Zarauzkoak.

Temas

Euskera