Murtziako produktoak San Sebastian Gastronomikan. DV

Han-hemengo aukerak

Su motelean ·

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Martes, 16 de noviembre 2021, 07:10

San Sebastian Gastronomikan goiz bat pasatzeak askorako ematen du. Milaka aukera, zapore, usain eta sentimendu etorriko zaizkizu minutu gutxian gogora. Gastronomiareren alderik ederrana da hori. Mokadu txiki batekin gauza ikaragarriak lor daitezkeela. Hori bizi izan nuen atzokoan Kursaaleko korridoreetan, Tarifako atungorria, Tenerifeko ardoak eta Murtziako kafea probatzeko aukera izan bainuen. Alde batetik bestera bidaiatu nuen Donostiatik atera gabe.

Publicidad

Hori baita Gastronomikak daukan handitasunetako bat. Han eta hemengo produktuak ezagutu, usaindu eta dastatzeko parada ematen du, norberak duen unibertso pertsonala guztiz zabalduz. Horixe gertatu zitzaidan atzokoan Tarifako atungorriarekin. Txuleta ziruditen mostradore gainean jarrita zituzten piezek. A zer nolako itxura. Gorria, grasa gutxirekin eta xamurretan xamurrena. Animaliak ahalik eta gutxien sufritzea bila-tzen dute arrantzatzen dutenean. Atuna harrapatu bezain pronto hil egiten dute, horrela testura nahiz zaporea indartzen baitira. Hala diote JC Mackintosh-eko lagunek.

Baina dena ez da jan eta edana. Badago zer ikasia ere. Atzokoan liluratuta utzi ninduen Xavier Pellicer sukaldari katalanak eman zuen hitzaldiak. Porruaren zati guztiak erabili zituen goi mailako sukaldaritzako plater bat sukaldatzeko. Hain produktu xumearekin artelan hori eraikitzea txapela kentzeko modukoa izan zen. Bai jauna!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad