Cádiz, hondartzaz haratago

Su motelean ·

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Miércoles, 17 de noviembre 2021, 08:21

Cádizek milaka aukera aurkezten dizkio bisitariari. Euskaldunok ongi dakizkigu probintzi honek dituen onurak, milaka baitira udan zein neguan haraino hurbiltzen direnak. Atseden eta lasaitasun bila joaten dira gehienak, hondartza baten bueltan egun ba-tzuk pasatzeko asmoaz. Baina hondartzaz haratago badago zer ikusia eta zer ikasia bertan, nahiz eta agian hain ezaguna ez izan. Bertako ardo eta gaztak deskubritzeko ditugu askok oraindik. Hori pasatu zitzaidan atzokoan.

Publicidad

Izan ere, gaztek badute euren historia Cádizko probintzian. Hori erakustera etorri dira behintzat El Bucaritokoak San Sebastian Gastronomikara. Beren produktuak ederki aurkezten ari dira kongresuan. Esne pasteurizatu eta gordinarekin egiten dituzte, beti ere tradizioari oso loturik. Rotan dituzte instalazioak, landa eremu batean, eta badute berezitasunik. Ardiak bertako larreetan elikatzen dira, dendatik distantzia gutxira. Beraz, hara hurbiltzen den orok prozesuaren alde garran-tzitsuenetako bat ikusteko aukera dauka: animalien elikadura. Jarduerak ere antolatzen dituzte gosari eta guzti, dastaketa eder batekin bukaera jarriz.

Hiruzpalau metrora, Sevillak ere badauka zer esana Kursaaleko standetan barrena. 'Sabores de la provincia de Sevilla' izenpean bildu ziren bertako laborariak, 2017an, gastronomiari eta sortzen dituzten produktuei bultzada emateko asmoz. Erabaki paregabea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad