Kanpaina hiztegia

Ez bedi sortu komeni ez dan belarrik

GAIZKA LASA

Miércoles, 10 de abril 2024, 02:00

Arre' ('so' ez).

Gauza serio guztietan bezala, lehiaketa honetan ere arau zorrotzak daude. Hauteskunde-batzordeari hemen nire proposamena. Bakoitzak bere astoari 'arre' egitea, besteari 'so' esan gabe. Alderdi bakoitzak berea ez den etxeko belarra zapaltzeko debekua, alegia. Bakoitza berera. Herritarrek erabakiko dute noiz eta nori entzun. Hitz eta pitz dabiltzan hautagaiei Basarriren bertsoa helarazi nahi diet. «Etzaizute falta osasunik, etzaizute falta indarrik/ zuengandikan espero leike, ai, etorkizun ederrik/ Zuen baratzan ez bedi sortu komeni ez dan belarrik/ Ortik aurrera nik ez dadukat geiago esan bearrik».

Publicidad

Indar metaketa.

Lehiakidearen gabeziak alde batera uzteaz gain, batak besteari entzungo balio... Ez da sinesgarria sigla jakin batek, eta ez beste inork, denerako konponbidea izatea, are gutxiago alderdi hori aspaldikoa bada. Osakidetza eta etxebizitza kezka izan dira baita Sarrionandiak aipatu zuen mendea eta segundua gurutzatzen diren lekuan. Lau urtero giltza magikoa aurkitzen dutelakoan, baina oraindik poliki dabil langile xumeen gurdi hori. Akaso pentsamolde desberdinekoak elkartuko balira... Uztapidek Xalbadorri hala esan zion: «Anai maitea, entzun itzazu beste anaiaren esanak (...), ama batenak gerade baño ez gera berdiñak danak». Gaur Ardanza gogoan, denek akordioetarako gaitasuna goraipatu. Eta gero? Egurra!

Zenbakiak

Intentzio on guzti horiei komeni zehaztasuna uztartzea. Bestela, Lazkao Txikik zioen bezala: «Zerbaitzuk pobre ote gabiltza ezin egonikan tente?/ Hitzaldiakin engainatuak makina bat inuxente!». Zenbat eta nola, faborez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad