Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Urteak daramatza Euskadik munduko garrantzitsuenen artean dagoen azoka horretan parte hartzen. Argazkia orain dela urte batzuetako edizioari dagokio. A.A.
Txibia-tinta arte bilakatuko da Urmeneta eta Mariskalen eskuetan

Txibia-tinta arte bilakatuko da Urmeneta eta Mariskalen eskuetan

Mural bat egingo dute elkarrekin, astelehenetik aurrera elikagaien eta edarien arloko EAEko 79 enpresaren parte-hartzea izango duen Alimentaria azokaren barruan

Sábado, 14 de abril 2018, 13:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadin ondo jaten dela ez dago esan beharrik. Produktuak ere primerakoak direlako, besteak beste. Itsasoak eta lurrak ematen dituztenak, zein bertako enpresek lantzen eta eraldatzen dituztenak. Astelehenetik aurrera, horietako 79k Bartzolan egingo den Alimentaria azokan izango dira: 61 enpresa Euskadi Basque Country markapean eta elkarrekin, eta beste 18 parte-hartzaile indibidual gisa. Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak ohar baten bidez adierazi duenez, «elikaduraren, edarien eta gastronomiaren erakustazonen artean, Alimentaria da Estatuan liderra, eta mundi mailan nagusienetakoa».

Azokaren lau egunetan, enpresek beren produktuak eta edariak aurkeztuko dituzte: Arabako Errioxako ardoak, Txakolinak, Sagardo Naturala, artisau garagardoak, likoreak, gourmet espezialitateak, arrainen deribatuak, gama altuko plater prestatuak, haragi produktuak, gozogintza produktuak, esnekiak...

Euskadi Basque Countryren standera hurbiltzen diren bisitariek zuzeneko sukaldaritza saioetan eta dastaketa komentatuetan ere parte hartu ahal izango dute. Sukaldaritza saioak Donostiako A Fuego Negro jatetxeko Edorta Lamoren eskutik egingo dira, eta dastaketak, berriz, Mikel Garaizabal enologoak zuzenduko ditu.

Horretaz aparte, Javier Mariscalek eta Mikel Urmenetak artea eta elikadura fusionatuko dituzte, performance batean, txibia-tinta oinarri gisa erabiliz arte lanak eginda. Produktu horren ekoizpenean liderra den Nortindalen standean egingo da hori, apirilaren 17an, asteartean, 12:00etan.

Euskal enpresak azoka honetan egotea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila HAZI Fundazioarekin elkarlanean elikagaien industria kanpoan sustatzen laguntzeko egiten ari den ekintzetako bat da. Enpresen ordezkaritzarekin batera, Alimentarian egongo dira, halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola eta HAZI Fundazioko zuzendari Asier Arrese.

Euskadi Basque Countryren standean parte hartuko duten enpresak Alimentaria azokak dituen sei aretoetako hirutan kokatuko dira, eta areto horiek elikaduraren funtsezko sektoreetan eta kontsumo joeretan espezializatuta daude. 24 enpresak beren produktuak jarriko dituzte ikusgai Multiple Foods aretoan, zeina kontsumo handiko produktuetara eta kontsumo joeretara bideratuta dagoen; Kontserba eta erdikontserben 7 enpresak Expoconser aretoan parte hartuko dute; eta edarien ordezkaritzak, 30 upategi eta enpresarekin, Intervin aretoan kokatuko dira, ardo, sagardo eta edari biziei eskainia. Guztira, elikagaien euskal industriak 870 m2-ko gunea okupatuko du

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios