Borrar
Kutxazain zaharrak ordezkatzen joango da pixkanaka. MICHELENA
Oraingoz, dirua ateratzeko erabiltzen dira batik bat kutxazainak

Oraingoz, dirua ateratzeko erabiltzen dira batik bat kutxazainak

Kutxabankek 800 kutxatzain berri jarriko ditu pixkanaka, zaharrak ordezkatuz eta erabiltzaileei eragiketa gehiago eta modu erosoagoan egiteko aukera eskainiz

Martes, 8 de enero 2019, 11:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kutxabank finantza erakundeak sarean jardunean dituen autozerbitzu gailuen erdiak baino gehiago berrituko ditu pixkanaka. Orotara, 800 kutxazain automatiko inguru izango dira, eta hainbat aurrerakuntza teknologiko eskainiko dituzte, era honetako tresnen funtzionaltasuna, erabilpena eta segurtasuna hobetzeko. Horiek areagotu ahala, eragiketa motak ere hedatzen joango dira. Hala ere, oraingoz dirua ateratzeko erabiltzen dira batik bat kutxazainak. Kutxabankekoen kasuan, dirua eskuratzeko eragiketak gailuetan egindako mugimendu guztien %60 dira, eta ondoren datoz diru sarrerak, transferentziak eta erreziboen ordainketak.

Banku erakundeak ohar baten bidez azaldu duenez, kutxazainen sarea funtsezkoa da Kutxabankek kanal aniztasunean eta teknologia berrietan oinarritzen duen bezeroekiko arreta zerbitzuan. Hain zuzen ere, bankuaren bezeroen %85 autozerbitzuaren ohiko erabiltzaileak dira, eta %40 erabiltzaile digitalak. Gainera, datuok hilabetetik hilabetera handituz doazela adierazi du.

Horregatik, datozen asteetan autozerbitzuko tresna elektronikoak pixkanaka berritzen hasiko da Kutxabank, erabiltzaileen behar eta ohituretara hobeto egokitzen diren tresna modernoak jartzeko. Gailu berriek azken teknologiak eskainiko dituzte, eta autozerbitzuko eragiketa ohikoena egiteko aukera emango dute.

Barik, Bat eta Mugi garraio txartelak kargatzeko aukera emango dute eta 'contactless' izeneko teknologiarekin edozein eragiketa hasi ahal izango da, txartela gailura hurbilduz, besterik gabe. Gainera, sakelako telefonoetatik bertatik eskudirua ateratzeko eragiketa kudeatu ahal izango da.

Horrekin batera, gailu zehatz batzuek kutxazainaren bitartez eskudirua sartzeko moduluak izango dituzte, kutxazainetan eskudiruzko eragiketak egin ahal izateko, legezko baldintzen baitan. Gainera, ikusteko eta entzuteko ezintasunak dituztenentzat ahots bidezko eragiketak egiteko aukera eskainiko dute.

«Gailu berriek erosotasuna eskainiko dute batik bat, eta bezeroaren esperientzia hobetuko dute, eragiketak edozein unetan eta arinago egin ahal izango baitira«, adierazi dute banku erakundetik.

Kutxabank Taldeak Euskadiko kutxazain automatikoen sare handiena du. Orotara, 1.268 gailuk osatzen dute EAEko sarea, eta Espainian beste 1.511 ditu. Berritze prozesuarekin, ezintasunak dituztenei egokitutako gailuak sare osoaren %71 izango dira.

Kutxabanken kutxazain automatikoen sareak iaz 31 milioi eragiketa baino gehiago egin zituen, 4.600 milioi euroko balioarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios