Borrar
Uvesco taldeko kide den Superamara supermerkatu-kateko establezimendi bateko arraindegia. DV
Laneko esperientzia ere bada titulu bat lortzeko meritua

Laneko esperientzia ere bada titulu bat lortzeko meritua

Prestakuntza duala sustatzeko ekimen zabalago baten baitan, Uvesco taldeko supermerkatuetako langileek Jaurlaritzak ematen dituen Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko aukera dute

Sábado, 25 de noviembre 2017, 13:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iragan martxoan, ikasgelako eta lantokiko formazioa uztartzen dituen prestakuntza duala sustatzeko xedearekin, Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu zuen sei enpresa edo talde handirekin; Danobatgroup, Petronor, Tubacex, ITP eta Uvescorekin, alegia. Akordio hark barne hartzen zuen etorkizuneko profesionalen prestakuntza, baina baita langileena ere. Horiek kasuan, akordioak lanean igarotako urteetan pilatutako esperientzia egiaztatzeko bidea irekitzen zuen, besteak beste. Hain zuzen ere, orduko hartan Lanbide Heziketa bultzatzeko ez ezik, euren langileen prestakuntza hobetzeko eta garapen pertsonal zein profesionalaren aldeko ekintzak burutzeko konpromisoa ere azaldu zuten enpresa sinatzaileok.

Horietako batek, Uvescok, berariazko akordioa sinatu du aste honetan Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politikak eta Hezkuntza Sailekin, zeinaren bidez supermerkatuetako langileek euren laneko zereginetan jasotako lanbide-konpetentziak egiaztatu ahal izango dituzten, eta Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratu merkataritza jarduerekin, harakintzarekin nahiz arrandegiarekin zerikusia duten jardueretan.

Hitzarmen honi esker, azaldu du Jaurlaritzak ohar baten bidez "lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzarako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko jarduerak burutu ahal izango dira. Enpresa horretan merkataritza jarduerak, harategiko lanak zein arrandegikoak burutzen dituzten beharginen kualifikazioa hobetzeko aukera eskaintzen du hitzarmen honek".

Hala nahi badute eta lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura bat gainditzen duten langileek, Eusko Jaurlaritzak ematen duen honako Profesionaltasun-ziurtagirietako (PZ) bat eskuratu ahal izango dute: saltoki txikiak kudeatzeko jarduerak; bezeroarekiko harremanerako administraritza jarduerak; salmenta jarduerak; harakintza eta haragikiak prestatzea eta arrandegia eta arrantza zein akuikultura produktuak prestatzea.

Kasurik gehienetan ez dira ohiko azterketak izaten, proba praktikoak baizik. Proba praktikoen bidez, langileek konpetentzia horien jabe direla erakutsi behar izaten dute. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak berariazko deialdia luzatuko du, prozedura honetan parte hartu nahi duten Uvescoko langileek izena eman ahal izan dezaten.

Supermerkatu katearekin sinaturiko hitzarmenak, gainera, gorago aipaturiko Profesionaltasun-ziurtagiriez gain, honako hau ere aurreikusten du: hezkuntza sistemako Lanbide Heziketa titulu bat eskuratu ahal izateko konpetentzia-atal kopuru handi bat gainditzeko aukera, zehazki, Merkataritza Jardueretako Teknikari titulua (Lanbide Heziketako Erdi Mailako titulu bat).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios