Borrar
FOTOLIA
Jaurlaritzak zibesegurtasun industrialerako eman dituen laguntzak 102 enpresaren artean banatu dira

Jaurlaritzak zibesegurtasun industrialerako eman dituen laguntzak 102 enpresaren artean banatu dira

Lunes, 7 de enero 2019, 12:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzak, SPRI taldearen bidez, milioi bat euro bideratu ditu enpresa industrialetan zibersegurtasun neurrien aplikazioa sustatzeko. Izan ere, Zibersegurtasun Euskal Zentroaren sorreraren testuinguruan kokatutako laguntzak aurkeztu zirenean eskaera maila handia izan zen, eta aurrekontua areagotu egin zuten. Hasiera batean 600.000 euroko diru-saila zuen eta, enpresen eskaera handiari so eginda, diru kopuru hori milioi bat eurora arte handitu da. Inbertsio publiko honek, zibersegurtasunean inbertsio pribatua sustatzeko balioko du, 2,34 milioi eurora heldu arte.

Azkenean, 102 enpresa izan dira inguruan aitzindaria den programaren onuradunak, gehienak gipuzkoarrak (56). Zibersegurtasun Industrialera bideratutako laguntza programak 18.000 euro eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, eta bere helburua Zibersegurtasun Industriala bultzatzea da, batez ere, «industria manufaktura- enpresen IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruetarako, zibererasoak ekiditeko babes-sistemen konbergentzia eta integrazioari ekiten dioten proiektuetan, batik bat».

Zibersegurtasun Industrialera bideratutako laguntzak, SPRI Taldean osatutako eta Arabako Parke Teknologikoan kokatutako Zibersegurtasun Euskal Zentroaren (BCSC) sorreraren testuinguruan sortutako ekimena da. Bere helburu nagusiak jarduera dinamizatzea eta zibersegurtasunarekin erlazionatutako enpresa sektorea indartzea dira, baita arlo honetan Euskadi erreferente internazional moduan kokatzea eta euskal gizartean segurtasun informatikoaren kultura sustatzea ere.

Zibersegurtasun Industrialarekin erlazionatutako ekimen honetan babesten diren arlo zehatzak, zenbait adibide aipatzearren, hauek dira: zibersegurtasun sistema perimetralen hobekuntza eta inplementazioa interneterako konexioan; zibersegurtasun kontu-ikuskapenak; sareko segurtasunaren inplementazioa; plan estrategiko eta plan gidatzaileak fase desberdinetan; urrutiko atzipen seguruak; erabiltzaile industrialen zibersegurtasunerako entrenamenduak; segmentazioa eta sekurizazio perimetrala; suebakiak; segurtasuna komunikazioetan, etab.

2018an estreinatutako Zibersegurtasun Industrialera bideratutako laguntza lerro berriak 2019an ere jarraituko du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailburu Arantxa Tapiak, Basque Cybersecurity Day ekitaldian aurreratu bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios