Jueves, 25 de octubre 2018, 16:29
Laugarren edizioko leloari jarraiki, 'Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka' gaiaren inguruan aritu dira ostegun honetan Hernaniko Orona-Ideon Enpresarean Azokan parte hartu duten enpresetako ordekariek eta adituek, «askotariko errealitate eta ikuspegiekin» betiere.
Publicidad
Goizeko 9:00etan hasi eta 14:00etan amaitu den jardunaldian, Anabel Arraiza aktorearen gidaritzapean, etorkizuna ulertzeko modu ezberdina duten ekonomia eta teknologia arloko profesionalek hitzaldiak eskaini eta solasaldiak partekatu dituzte, gaien araberako bloke ezberdinetan. Azkenean, pertsonak eta horien ongizatea izan dira protagonistak, etorkizuneko erronken aurrean horiek jarri baitituzte erdigunean.
Bi urtean behin egin ohi duen moduan, Bai Euskarari Elkarteak «solasaldirako eta elkarlanerako bilgunea eskaini die profesionalei eta enpresei». Saioen berri emateko zabaldu duten oharrean nabarmendu dutenez, «askotariko iritziak partekatzeko eta etorkizunera begira jartzeko aukera izan dute goi mailako adituek, euskaratik eta euskaraz». Azokaren laugarren edizioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, SPRI Taldearen, Hernaniko Udalaren, Laboral Kutxaren eta Orona Fundazioaren babesa izan du.
Jardunaldiari hasiera eman diote Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak, Rober Gutiérrezek; Hernaniko alkatea den Luix Intxauspek; eta Markel Olanok, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak. Egitasmoaz mintzatu da Gutierrez, Enpresarean Azoka aurkeztu duelarik «alor sozioekonomikoan euskaraz normaltasunez aritzeko proiektu esperimental gisa, enpresei eta profesionalei egitasmoak ezagutzera emateko bidea eskaintzen diena, solasaldirako, eztabaidatzeko eta elkarlana sustatzeko espazio bat partekatzeko aukera errazten diena, enpresen eta profesionalen interesekoak diren gaiak jorratu nahi dituena eta tresna eta bitarteko berriak lantzen eta sortzen lagundu nahi duena.» Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak azpimarratu du euskarak balioa ematen diola lurralde honetako alor sozioekonomikoari, eta horregatik, euskaraz eta euskaratik ekarpena egin nahi dutela. «Elkarrekin, konektaturik, eragiteko aukera berriekin» piztu da «jardunaldiaren txinparta».
Markel Olanok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak, azpimarratu du euskara bidegurutzean dagoela eta bere etorkizuna bermatzeko ardura hartu behar dugula: «Gazte zein heldu, guztion artean erabilera erreala bultzatu esparru guztietan, baita lan eremuan ere. Badugu zer egin, zer aurreratu eta Enpresarean bezalako topaketak pozgarriak dira».
Publicidad
Ondoren, 'Ekonomia eta pertsonak. Euskal ekonomiaren eta gizartearen erronkak' hizpide izanik, ORKESTRAko zuzendari nagusia den Mari Jose Arangurenek eta Talaios Kooperatibako Gorka Juliok hitzaldi bana eskaini dute. Ondoren, mahai-ingurua partekatu dute Imanol Esnaolarekin (Gaindegiako Koordinatzailea), Sebastian Zurutuzarekin (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategia zuzendari nagusia), Fermin Lazkanorekin (IMHko Enpresentzako formazioa eta zerbitzuen arduraduna) eta Hispavista Labseko zuzendari exekutiboa den Iker Barrenarekin.
Bigarren blokean, eraldaketa digitalean eta lanaren etorkizunean jarri da fokoa: 'Eraldaketa digitala, pertsonen eraldaketa?' galderari erantzun nahian. Horretarako, IKANOS proiektuaren zuzendariak, Ana Isabel Vitóricak, 'Eraldaketa digitalaren erronka pertsona eta profesionalengan' hitzaldia eskaini du. Ondoren, BERRIAko kazetaria den Irune Lasak oholtza gainera gonbidatu ditu ondorengo adituak: Ana Isabel Vitórica, IKANOSeko zuzendaria; Leire Colomo, AMPO-ko Berrikuntza eta garapen teknologikoaren zuzendaria; Santi Agirregoikoa, ELAYko Kontseilari ordezkaria; eta Arrate Olaiz, IBARMIAko Berrikuntza zuzendaria.
Publicidad
Hirugarren atalean, lanaren etorkizuneko joeren inguruan sakontzeko, LKS-PROSPEKTIKEReko zuzendari nagusia den eta Millenium Proiektuaren arduraduna den Ibon Zugastik proiektuari buruz hitz egin du eta lana etorkizunean nolakoa izango den eta etorkizuneko erronkak irudikatzen lagundu du. Horretaz ere jardun dute hitzaldiaren ondorengo solasaldian. Hor ikuspegiak partekatu ditu honako profesional hauekin: Nuria Agirre (Laboral Kutxako Gizarte Kudeaketako zuzendaria), Rikar Lamadrid (Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria), MONDRAGON Taldeko Gestio Sozialeko arduradun bat eta EITBko Giza Baliabideetako zuzendaria den Izarne Arrigain.
Arin-arin ekintzaileen lehiaketarean irabazlea, berriz, Zocco Handmade proiektua izan da, eta beronek jaso du 2.000 euroko saria. June Arrieta eta Iñigo Tejadak jaso aurkeztu dute ekimena, enpleguaren, formakuntzaren eta espazio partekatuen bidez emakumeak laguntzea helburu duena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.