'Irizar ie tram' %100 elektrikoa, 2018 Urteko Autobusa

Autobus saritua Donostian probatuko da uda inguruan, Dbusen 28 linean./
Autobus saritua Donostian probatuko da uda inguruan, Dbusen 28 linean.

Bigarren sari bat ere jaso du Donostian probatuko den zero igorpeneko autobusak, Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoari dagokiona

Estatu mailako bi sari garrantzitsu eman dizkio Irizar Taldeari merkaturatu berri duen 'Irizar ie tram' autobus artikulatu elektrikoak. Zero igorpenpeneko ibilgailuak. hain zuzen, 'Transporte 3' eta 'Viajeros' errepidezko garraioaren sektoreko aldizkeriek sortutako 2018ko Urteko Autobusa eta Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoa sariak jaso ditu. Sari horiek, Estatuko garrantzitsuenak, autokar eta autobusen modelo berrien bikaintasuna saritzen dute. Epaimahaia bidaiarien garraioko sektoreko enpresariek, elkarteek, espezialista teknikoek eta automobilgintza, mugikortasun elektriko eta ingurumeneko adituek osatu dute. Enpresak jakinarazi duenez, "hau da Irizarko ibilgailu batek urte berean bi sariak irabazi dituen lehen aldia. Eta Irizarko autobus elektrikoak bi sariak irabazi dituen bigarren aldia".

Sariak jasotzean José Manuel Orcasitas Irizar taldeko Zuzendari Nagusiak adirazi zuenez, "sari bikoitz hau Irizar Taldeak azken urteetan egindako jauzi estrategiko handiaren ordaina da, eta gure marka lehen postuetan kokatzen da horrela soluzio teknologiko oso eta abangoardiakoak eskaintzeko orduan, beri ere iraunkortasunera eta herritarren ongizatera bideratuak".

Hector Olabe Irizar e-mobility enpresa berriko zuzendaria, berriz, harro azaldu zen autobus saritua "Irizar taldean sortutako teknologiaz osatuta dagoelako : propultsio sistema, energia metatzeko, software garapen guztia eta baita ibilgailuen edota ibilgailu-azpiegitura arteko komunikazioa ere".

Irizar ie tram 18 metroko autobus artikulatua da, 155 bidaiari eraman ditzakeena, oso zaindua diseinuaren aldetik, tranbia baten ezaugarri estetikoak dituena. Enpresak ohar batean dioenez, "irisgarritasunak, segurtasunak, zirkulazio joan-etorriak eta bidaiariaren erosotasunak inspiratu du barrualdeko arkitektura". Irizarren laborategietan eta saiakuntza probetan eta ibilgailuan bertan frogatutako teknologia du. "Teknologia honek elektrifikazioan inplikatuta dauden sistemen arteko energia fluxua optimizatzen du, hala nola propultsio sisteman, baterien biltegiratzean, EBS eta ekipamendu osagarrian", azaldu dute.

Iazko azaroan jakin autobus berritzaile horren 43 unitate agindu dizkiola enpresa gipuzkoarrari Frantziako Amiens hiriak. Mugikortasunaren aldetik hiria zeharo aldatuko duen plan baten zati izan da enkargua, autobus elektriko artikulatuen alorrean Europan inoiz egin den handiena. Donostian, berriz, udan egingo dira aurreneko probak Dbusen 28 linean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos