Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Langile eta negozio kopuruak, gora Gipuzkoan

Sei urtez beheraka egin ondoren %1,1 hazi zen 2015. urtean langile kopurua EAEn, Eustaten arabera

El Diario Vasco

Lunes, 17 de abril 2017, 14:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Industria sektorean 194.458 langile zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2015. urtean, aurrekoan baino %1,1 gehiago, sei urtez beheraka egin ondoren, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera.

Balio Erantsi Gordinean, faktoreen kostuetan, %3,4ko hazkundea izan zen 2015ean, aurreko urtean %1,2koa izan zen bitartean. Euskal industriaren produktibitatea, enplegatuko balio erantsiaren terminoetan neurtuta, 69.645 euro izan zen, aurreko urtean baino %2,3 gehiago.

Halaber, inbertsioa %7,5 gehitu zen urte horretan, 2014an nabarmen jaitsi ondoren, oraindik ere krisi aurreko balioetatik urruti egon arren. 2015ean negozio zifra garbiak %1,7ko jaitsiera nominala izan zuen; hornikuntza eta kanpo zerbitzuetako gastuak gehiago jaitsi zirenez, apaldu egin zen negozio zifraren beherakada eta erraztu balio erantsiaren hazkundea.

Azkenik, herrialdeei dagokienez, langileen kopurua Gipuzkoan igo zen gehien, %1,7 hain zuzen. %0,7 igo zen Araban eta Bizkaian. Balio Erantsiari dagokionez, Araban %3,8ko hazkundea izan zen, Bizkaian %3,4koa, eta Gipuzkoan %3,1ekoa. Negozio zifra Araban %1,2 gehitu zen, eta Gipuzkoan %2,7; Bizkaian, aldiz, %6 murriztu zen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios