Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Laura Muñoz-Baroja gogor dihardu lanean EHUren instalazioetan, Estatu Batuetara ahalik eta sasoi onenean iritsi nahi bait du. UNCITI
Laura Muñoz-Baroja: «Urte askotako lan gogorraren saria eta sekulako ilusioa da»
Tenis

Laura Muñoz-Baroja: «Urte askotako lan gogorraren saria eta sekulako ilusioa da»

Donostiar gazteak Estatu Batuetan ikasteko beka oso baten eskaintza jaso du San Antonio dagoen Texaseko Unibertsitatetik eta abuztuan bere ametsa beteko du

I. U.

Jueves, 24 de enero 2019, 14:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Laura Muñoz-Baroja Orallo (Donostia, 2001eko irailaren 23a) hurrengo abuztua iristeko irrikitan dago, Estatu Batuetara joango baita ikasketekin jarraitzeko. 17 urte besterik ez ditu, baina tenisean oso ondo dabil azken hiru-lau urteetan Euskal Herriko Unibertsitatearen instalazioetan Adolfo Gomez-Pinter profesional ohiarekin entrenatzen hasi zenetik. Horrexegatik, San Antonion dagoen Texaseko Unibertsitateak beka oso bat eskaini dio bere taldean jokatzeko baldintzarekin. Zorterik onena opatzen diogu.

-Noiz eta nola hasi zinen tenisean jokatzen?

-Ba zazpi urterekin edo, nik uste. 2008 inguruan edo. Aitak eta anaiak ere jokatzen zuten eta beraiekin frontoian hasi nintzen. Eta geroxeago pistara jauzia eman nuen.

-Etxean bertan erraztasun asko eman zizkizuten, orduan...

-Bai, amak ere pixka bat jokatzen zuen eta asteburu askotan Donostiako Tenis Elkartera joaten ginen lauok elkarrekin jokatzera. Oraindik bazkideak gara, egia esan.

-Eta noiz hasi zinen EHU-ren instalazioetan entrenatzen?

-Duela hiru edo lau urte. Aurretik Tenisean entrenatzen nuen, baina nire anaia EHUn hasi zen Estatu Batuetara joan nahi zuelako eta geroxeago nire txanda izan zen.

-Bera Michiganen egon zen, ezta?

-Hori da, bai. Bera Adolforekin entrenatzen hasi zen eta EE BBetara joatea lortu zuen. Izan ere, Adolfo bere egunean ere han egon zen ikasten eta tenisean jokatzen eta laguntza gehien eman dezakeena da.

-Azken hiru urteetan beste lau ikasle joan dira Ameriketara, bai?

-Horrela da, bai, ni bosgarrena naiz dagoeneko. Argi gelditzen ari da beraiekin entrenatzen baduzu askoz errazagoa dela Estatu Batuetara joatea lortzea. Oso pozik nago.

-Noiz antzeman zenuen agian aurrerago posible izango litzatekeela zure ametsa betetzea?

-Bueno, gutxinaka hobetzen joan nintzen eta duela urte bat edo azkenean lortuko nuela pentsatzen hasi nintzen. Entrenatzaile batzuekin hitz egiten hasi nintzen eta Texasekoaz gain, eskaintza gehiago jaso nituen beste Estatuetara joateko.

-Eta zergatik San Antonio?

-Ba... gehien bat entrenatzailea oso jatorra iruditu zitzaidalako. Gainera, unibertsitatea nahiko ospetsua da eta hiria ere oso ondo dago. Horretaz gain, han neska espainiar bat dago tenis taldeaneta, berarekin hitz egin nuen eta oso jatorra dirudi.

-Zer sentitu zenuen amesten zenuen eskaintza jasotzerakoan?

-Sekulako poza eta ilusioa. Izan ere, nire bizitza osoan zehar gogor entrenatzen egin dudan lanarentzako sari handia da. Urte askotan zehar bilatu dudana da eta lortu dut.

-Zenbat egun eta ordu entrenatu dituzu astero azken lau urte hauetan zehar? Eta nola?

-Normalean lau egun entrenatzen dut eta bi ordu t'erdiko saioak dira. Gehienetan ordu eta laurdeneko lan fisikoa egiten dugu eta beste ordu laurden bat pistan. Teniseko lanean sakeak, partida gurutzatuak, peloteoak eta era guztietako erremateak lantzen ditugu. Eta fisikoan ere oso gauza desberdinak egiten ditugu: korrika, koordinazioa, oreka eta indarra lantzeko ariketak, flexioak... eta gimnasioan ere aritzen naiz.

-Izan ere tenisa kirol osoa da eta gauza asko landu behar dira, ezta?

-Hori da. Erreflexuak oso garrantzitsuak dira, baina baita azkarra izatea ere, edo indarra edukitzea. Tenisean ondo ibiltzeko gaitasun fisikoak izatea eta kolpe desberdinetan ondo moldatzea derrigorrezkoa dela uste dut.

-Eta buruz sendoa izatea ere bere garrantzia badu, bai?

-Noski. Azken finean, pistan bakarrik zaude eta askotan derrigorrezkoa da kolpe batzuk sartzea markagailua oso berdinduta badago. Arerioa zu baino hobeto dagoenenan ere garrantzitsua da behera ez jotzeko gai izatea.

-Adolfo Gomez-Pinter profesional ohia duzu entrenatzaile? Zer moduz?

-Ederki. Oso jatorra da gurekin eta tratu pertsonalean bikaina da. Tenisaz, partidetaz eta entrenamenduetaz gain, beste gauza askotaz hitz egiten dugu berarekin eta horrek laguntzen du.

-Zer da zure kiroletik gehien eta gutxien gustuko duzuna?

-Gehien gustuko dudana da lehiatzea, partidak jokatzea. Eta gutxien gustuko dudana... bakarko kirola dela eta Euskadin jende asko joka-tzen ez duenez, gehienetan kanpora bakarrik bidaiatu behar dudala, agian.

-127.a izatera iritsi zara Espainiako rankingean eta Portugal edo Turkian egon zara nazioarteko txapelketetan parte har-tzen. Sekulako denboraldia, ezta?

-Bai. Nazioarte mailan jokatu nuen lehenengo txapelketan benetan urduri egon nintzen, ez nuen batere ondo jokatu. Bigarrengoan hobeto moldatu nin-tzen eta hirugarrengoan ia askoz hobeto ibili nintzen. Agian Bilboko neska batekin joateak lagundu zidan, ez dakit. Urte honetan beste txapelketaren bat joka-tzea gustatuko litzaidake.

-Estatu Batuetan hemen baino maila handiagoa egongo da...

-Bai, nire helburua hobetzen jarrai-tzea da. Han maila askoz altuagoa da eta garrantzitsua da ondo iristea hasieran zailtasunak ez izateko.

-Ingelesarekin ondo, ezta?

-Nahiko. Azken urte t'erdian asko ikasi dut eta iaz Estatu Batuetan ere egon nintzen. Nota onak atera nahiko nituzke joan baino lehen egin behar ditudan azterketetan.

-Eta han ikasteko ere garrantzi-tsua izango da. Ingeniaritza Elek-trikoa eta Enpresa Zuzendaritza Gradu Bikoitza gogorra izango da...

-Bai, karrerak ere garrantzia handia du eta nota onak ateratzeko ingelesa menperatzea derrigorrezkoa dirudi. Nahiko ikasle ona naiz eta han ere ondo moldatzea espero dut. Izan ere, azken aldian nahiko ahalegindu behar izan naiz tenisean eta ikasketetan ondo ibiltzeko.

-Han taldeka jokatzen da, hasieran konferentziatan eta gero nazio mailan, nahiko desberdina...

-Hori da. Davis edo Fed kopatan bezala jokatzen da. Bakarko eta bikoteko partidak jokatzen dira eta partida bakoitzak puntu bat balio du. Ea talde on bat daukagun, hori ez dago nire esku, ikusiko dugu.

-Zer moduz bikoteka?

-Hemen ez da gehiegi jokatzen eta horretan hobetzea gustatuko litzaidake, boleak egiten gehien bat. Hala ere, han bikoteka jokatu ahala asko hobetzeko itxaropena daukat.

-Zer da hobekien egiten duzuna eta hobetzeko daukazuna?

-Hobekien egiten dudana da arerioaren arabera nora jokatzen jakitea, partidak irakurtzea. Hobetzeko daukadana... ba gehien bat fisikoa, ez bait naiz azkarregia. Han ere horrekin laguntzea espero dut, gainera pista gogorrean jokatzen bait da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios