Xabier Erostarbe urretxuarra fitxatu du Aspek

Xabier Erostarbe /
Xabier Erostarbe

Atzelaria da, 21 urte ditu eta azaro bukaeran egitekoa da debuta

JOSEBA LEZETAdonostia

Xabier Erostarbe 21 urteko atzelari urretxuarrak Asperekin jokatuko du azaro bukaeratik aurrera. Iñaki Larrinagari baja eman ziotenetik hamar atzelari zituen Eibarko enpresak eta gazte bati aukera emateko erabakia hartu du. Azaro bukaeran egitekoa da debuta, baina oraindik finkatu gabe dute eguna. Bere lehen neurketa Urretxuko Ederrenan jartzeko aukera aztertzen ari dira.

Mutil garaia da Erostarbe, 1,90 metro ingurukoa, eta ezkerrez pilotan aritzeko erraztasun handiago du nahiz eta eskuina izan. Asperen begiradapean denbora dezente eraman arren, gorabeheratsua delako kosta zaio aukera hau heltzea. Binakako Promozio Txapelketan sartuko du Aspek eta aurretik partida batzuk ematekoa asmoa du.

Amezketako Zazpi Iturri klubean Jaka, Tolosa, Altuna eta Irribarriaren taldekide izandakoa da Erostarbe.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos