Saralegiri ez dio kontraturik berrituko Asegarcek

Saralegiri ez dio kontraturik berrituko Asegarcek

Aurrelari amezketarrak 35 urte ditu eta hamalau eman ditu profesional mailan

JOSEBA LEZETAdonostia

Ekaitz Saralegik ez du Asegarcen jarraituko. Gaur goizean Aiako bulegoetan jaso du berri txarra: ez diote kontraturik berrituko. Datorren asteartean, gaur zortzi, bukatuko zaio egungoa eta, ondorioz, atzo Tolosan jokatutako neurketa izango du azkena. 2001eko otsailaren 25ean egin zuen debuta Beotibarren eta hamalau urte eman ditu aurrelari amezketarrak profesional mailan, guztiak Asegarcen.

Azken bi denboraldietan lortu ditu bere emaitzarik onenan lehiaketa nagusietan. 2013an zein 2014an Lau t'erdi barruko Txapelketako final-aurrekoetara heldu zen. Aimar Olaizolak kanporatu zuen bietan.

Aretxabaleta, eskuko minez

Andoni Aretxabaletak eskuin eskua minduta bukatu zuen atzo Beotibarren eta huts egingo du Binakako Txapelketako hurrengo jardunaldian. Lesio honek fitxak mugitzera behartu ditu Asegarceko teknikoak. Untoriak beteko du Aretxabaletaren lekua, Bengoetxea VI.aren atzelari lanetan, ostiral gauez Altsasun Ezkurdia eta Zabaleta liderren aurka. Atzelari errioxarra igandean Eibarren aritzekoa zen Urrutikoetxearekin, baina Ladis Galarzak jarri dute bere ordez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos