Herri kirolak

Vicente, Larrañaga eta Txikia IV.a, nor baino nor gaur Azpeitiko finalean

Iñigo Goñi
IÑIGO GOÑISAN SEBASTIÁN.

Urrezko Aizkolarien finala jokatuko da gaur gauean, 22:00etan (ETB1), Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan eta hiru hautagai ditu txapela irabazteko. Alde batetik, Iker Vicente otsagiarra, iazko irabazle eta faborito nagusia; eta bestetik, Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a' azkoitiarra. Hala ere, kanporaketetan Larrañagak erakutsi du sasoi betean dela eta ezustean harrapatu nahi du txapeldun nafarra.

Egin beharrreko lanak ondorengoak dira: 45 ontzako enborra moztu azkartasun saioan; kanaerdikoa etzanda; oinbikoa erlojupekoan; eta bukatzeko, bost enbor izango dituzte zain: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta 1,50 metroko diametroduna. Vicente espezialista da etzandakoetan eta lan horretan abantaila garrantzitsua har dezake.