Borrar
Iñaki Azurmendi. Iñigo Royo
Herri Kirolak

Urrezko Aizkolariak bueltan da Leaburun

Iñaki Azurmendi eta Jon Rekondo ariko dira bihar goizeko 11:00etan txapelketako lehenengo final-laurdenekoan

Iñigo Goñi

Donostia.

Ostirala, 26 ekaina 2020, 08:09

Comenta

Martxoan Covid-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz, hastear zegoen Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa bertan behera geratu zen. Behin egoera aldatuta, Leaburuko industrialdean bihar goizeko 11:00etan hasiko du txapelketa Egur Sport-ek. Aurrez aurre, Iñaki Azurmendi aizkolari beasaindarra eta Jon Rekondo leitzarra.

Aizkolari txapelketarekin batera, Hiru Hamarreko harri-jasotze txapelketari ekingo zaio Urdax Magunazelaia bizkaitarraren eta Mikel Lopetegi 'Urra' zarauztarraren arteko norgehiagokarekin. Udane Ostolaza gazteak, berriz, Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketako saioa egingo du.

  • Banakako 24 edizioa

  • Final-laurdenetan Iñaki Azurmendi, Jon Rekondo, Ruben Saralegi, Eneko Otaño, Ugaitz Mugertza eta Jexux Mari Mujika.

  • Finalerdietan Txikia IV.a, Larrañaga, Vicente eta final-laurdenetako hiru garaileak.

  • Egutegia Final-laurdenak, bihar Leaburun (Azurmendi-Rekondo), uztailaren 4an eta eta uztailaren 11n; finalerdiak, aurrenekoa uztailaren 16, 17 ala 18an, bigarrena 19, 22 ala 23an eta azkena uztailaren 25 edo 26an; finala, berriz, abuztuaren 1ean ala 2an.

Iker Vicentek orain bi aste berotu zituen motorrak Navarra Arenan eta orain txapelketetan sartuko gara. Vicente bera izango da Urrezko Aizkolarien txapelketa honetan ariko den beste aizkolarietako bat. Gainera, azken urteetako txapelak irabazi ditu berak eta haiek defendatuko ditu. Nafarraren lekua har-tzeko beste zortzi hautagai daude.

Garaipen bila irtengo diren beste zortzi aizkolariak Mikel Larrañaga, Julen Alberdi 'Txikia IV', Ugaitz Mugertza, Eneko Otaño, Ruben Saralegi, Jexux Mari Mujika eta Leaburun iragarrita dauden Azurmendi eta Rekondo dira. Aitzol Atutxa ez da aurten ere lehiatuko.

Txapelketak hiru zati ditu. Final-laurdenetan sei aizkolari hasiko dira. Hiru saioetako irabazleek iaz finalera sartu ziren aizkolariei, hau da, Vicenteri, Larrañagari eta Txikia IV.ari, egingo diete aurre hiru finalerdietan. Ekitaldi horietako garaileek osatuko dute abuztuan jokatuko den finaleko hirukotea.

Beraz, uztailean beste bost jardunaldi antolatuko dituzte. Galtzaileak kanporatuta geratuko dira. ETB1ek jardunaldi guztiak eskainiko ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urrezko Aizkolariak bueltan da Leaburun

Urrezko Aizkolariak bueltan da Leaburun