Borrar
Txikia IV.a aizkolari azkotiarra, zutikako enborrean gogor lanean. ELI AIZPURU
Herri Kirolak

Txikiak bere gorakada berretsi du Aizkolarien Liga irabaziz

Azkoitiarrak erraz menderatu ditu Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugertza eta Jon Rekondo Azpeitiko lauko finalean

Igandea, 11 urria 2020, 08:53

Comenta

Txikia IV.a bolada onean da. Garaipen berri bat lortu zuen atzo Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, Urrezko Aizkolarien Ligako palmaresean estreinatuz. Aurreko urteetan Txapeldunen Liga final batek erabaki-tzen zuen, udako ligaxka baten ondoren. Baina aurten, koronabirusak sailkapen faserik gabe utzi ditu parte-hartzaileak eta saio bakarrak, finalak, erabaki du irabazlea. Julen Alberdi azkoitiarrak nagusitasun osoz gainditu ditu Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugertza eta Jon Rekondo, hurrenez hurren sailkapenean.

Abuztuan Aian jokatutako Urrezko Aizkolarien banakako finalean, Txikia IV.ak Vicente eta Larrañaga faboritoak ezustean harrapatu zituen. Bigarrenez onenen mailan dagoela baieztatu du.

Ia hiru minutuko aldea

Irabazleak 24 minutu eta 50 segundo behar izan zituen lana amaitzeko, Larrañagari (27:45) hiru minutuko aldea atera ziolarik. Mugertza eta Rekondo are eta urrutiago geratu ziren.

Aizkolariek bederatzi enbor moztu zituzten bost lan desberdinetan. Hirugarrenera arte Txikiaren eta Larrañagaren arteko lehia estua zen. Hori bai, laugarrenetik aurrera jaun eta jabe izan zen azkoitiarra, aurkariei inolako aukerarik eman gabe.

Laugarren lana, erabakiorra

Lehenengo lanean, 45 ontzako enbor bakarrean, Larrañagak zazpi segundoko aldearekin hartu zuen burua. Txikia zen bigarren eta 25 segundo geroago geratu zuten erlojua, ia batera, Muger-tzak eta Rekondok.

Bigarren lanean zutikako kanaerdikoa moztu behar izan zuten eta berriro etxeko aizkolariak, Larrañagak, sinatu zuen denborarik onea, aldea beste zortzi segundo handituz.

Txikiaren erreakzioa hirugarren enborrean, 60 ontzakoan, etorri zen. Abiadurako proban, oso fin zegoela erakutsiz, 30 segundo atera zizkion Larrañagari. Denboren batuketaren ondoren, 15 segundokoa zen Txikiaren abantaila. Atzetik, Mugertzak hirugarren postuan sendotu zuen.

Laugarren saioan enbor bat zutik eta bestea etzanda erdibitu behar izan zituzten. Finala ia erabakita utzi zuen Txikiak. Hamar segundo gehiago eskuratu zituen eta 10:32ko denborari esker 25 segundoko aldearekin iritsi zen azken lanera. Mugertzak 51 segundo atzetik zen eta Rekondo, berriz, bi minutura.

Lau enbor etzanda geratzen zitzaizkien eta Txikiak areagotu baino ez zuen egin bere nagusitasuna. Erraz nagusitu zen txapeldun berria.

Goenatxo III.ak eta Izeta IV.ak 7.100 kilo altxa zituzten

Binakako Harrijasotzaileen Txapelketa ere hasi zen atzo Izarraitzen. Jon Unanue 'Goenatxo III'.a eta Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV'.a elkarrekin ari dira lehiaketa honetan eta bien artean 7.100 kiloko marka ezarri zuten lehenengo jardunaldian. Harri astunenekin Goenatxo aritu zen bi minutuko txandetan, 175 kiloko errektangularra zazpi aldiz eta 137,5 kiloko kuboa hamar bider altxatuz. Izetak hartu zion lekukoa, 100 kiloko zilindro zaharrari 20 jasoaldi eta 100 kiloko bolari 25 emenez. Jasotako altxaldien batuketan 7.100 kilo lortu zituzten guztira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txikiak bere gorakada berretsi du Aizkolarien Liga irabaziz

Txikiak bere gorakada berretsi du Aizkolarien Liga irabaziz