Borrar

Salma Solaunek Europako Txapelketan lortutako urrezko hiru dominak aurkeztu ditu

I. M.

Sábado, 14 de junio 2025, 18:36

Estonian jokatutako txapelketa kontinentalean lortutako urrezko hiru dominak aurkeztu ditu Salma Solaun arabarrak. Hiruetako lehena Solaunek, Ines Berguak, Andrea Corralek, Marina Cortellesek, Andrea Fernandezek eta Lucía Muñozek osatutako gimnastika erritmikoko taldeak eskuratu zuen. Beste biak banaka izan dira, bost zinten finalean eta bi uztai eta hiru pilotaren finalean gailenduta. Tresnetako finalean taldeak 25,300 puntu lortu zituen bost zintako finalean; ariketa mistoan, bi uztai eta hiru pilotako finalean 27,700 puntu eta, azkenik, 27,700 nota.

Lehiaketa osoaren kasuan, balentria hori orain dela 33 urte lortu zen azkenengoz estatu mailan, 1992. urtean, Alemaniako Stuttgart hirian jokatutako Europako txapelketan erritmikako taldeak urrea zintzilikatu zuenean. Lehiaketa osoan, Salmaren konbinatua podiumaren gorenera igo da oraingoan, Israel eta Hungariaren aurretik.

Emaitza bikain honetaz gain, denboraldi honetan taldeak bi urre eskuratu zituen apirileko Sofiako Munduko Kopan, sailkapen nagusian eta mistoan, eta beste hiru domina maiatzean Portugalen jokatu zen Portimaoko Munduko Kopan. Bertan zilarrezko domina lortu zuten sailkapen orokorrean, zilarrezko beste bat bost zintako finalean eta brontzezko domina uztai eta piloten ariketa mistoan.

Uztaileko Kluj-Napocako Munduko Kopa izango da Salma Solaunen hurrengo hitzordua egutegian, eta ondoren abuztuan jokatuko duten Rio de Janeiroko Munduko Txapelketa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Salma Solaunek Europako Txapelketan lortutako urrezko hiru dominak aurkeztu ditu

Salma Solaunek Europako Txapelketan lortutako urrezko hiru dominak aurkeztu ditu