Mikel Lopetegi 'Urra' Euskadiko txapela hirugarren aldiz irabazteko faborito argia da
san sebastián.
Sábado, 3 de octubre 2020, 09:25
Maila nagusiko eta 80 kilo azpikoen Harri txikien Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da gaur arratsaldeko seietan, Aiako probalekuan. Gorka Etxeberria, Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV', Mikel Lopetegi 'Urra' eta Iraitz Arruti, lau lagun, lehiatuko dira maila gorenean; 80 kiloz azpikoan, berriz, hiruk jasoko dituzte harriak: Josetxo Urrutiak, Jagoba Otaegik eta Manex Aburuzak.
Publicidad
Bakoitzak lau harri desberdin altxatu beharko ditu, hiru minutuko txanda banatan: 100 kiloko bola, 112,5eko kubikoa, 125eko zilindroa eta 125eko laukizuzena izango dituzte lanerako.
Faborito argia da Urra zarauztarra. Azken bi urteetan gailendu da eta iaz 13.337,5 kilo jaso zituen guztira Alegian jokatutako txapelketan. Inhar Urruzuno gelditu zen bigarren eta hark, esaterako, 12.112,5 kilo bizkarreratu zituen. Aimar Irigoien sailkatu zen hirugarren. Aurten ez dira ariko Urruzuno eta Irigoien.
Errekorra 2018koa da
Urrak 2018an lortu zuen bere lehenengo txapela Laukizen, eta ez edozein modutan. Batuketan, 115 altxaldi egin zituen Urrak, guztira 13.512,5 kilo. Aimar Irigoienek 2009an ezarritako marka 150 kilotan hobetu zuen.
Aurten ez da espero garailea zenbaki horietara heltzea. Gipuzkoako txapelketan ez zuen sasoirik hoberena erakutsi zarauztarrak, baina uztailetik urrira seguru bere maila igo duela eta altxaldi askoko txapelketa ikusiko dela.
Urraren arerio nagusiak Izeta IV.a eta Etxeberria izango dira. Gipuzkoako txapelketan bolarekin arazoak izan zituen Izetak, azpitxapeldun Etxeberria geratu zelarik.
Aizkolariak Lekunberrin
Maila nagusiko Nafarroako Aizkora Txapelketaren kanporaketa bihar eguerdian, 12:00etatik aurrera, jokatuko da Lekunberrin. Ondorengo hamar aizkolariek hartuko dute parte: Iker Vicente, Jon Rekondo, Ruben Saralegi, Joxean Etxeberria, Iban Resano, Oier Kañamares, Eneko Saralegi, Julen Kañamares, Goizeder Belza eta Xuban Kañamares. Lehen bost sailkatuek Doneztebeko finalerako txartelak eskuratuko dituzte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión