Mikel Garitano, eskiatzailea: «Ez nuen batere espero horrelako lorpenik eta sinistu ezinik nengoen»

Jakako Eski Klubeko eskiatzaile gipuzkoarra gogor dihardu 'Ski Estudio' programan hobetzen jarraitzeko ahaleginean. /
Jakako Eski Klubeko eskiatzaile gipuzkoarra gogor dihardu 'Ski Estudio' programan hobetzen jarraitzeko ahaleginean.

Eski alpetarra Mikel Garitano antzuolar gazteak denboraldi bikaina sinatzen ari da eta Espainiako Txapelketan hiru domina eta proba konbinatua bereganatzea lortu zuen lehenengo aldiz

I. U.

Mikel Garitano Iparragirrek (2003ko urriaren 16a, Antzuola) denboraldi izugarria sinatzen ari da aurten eski alpetarran. Espainiako Txapelketan urrea superkonbinatuan eta zilarra erraldoian eta eslalonean zintzilikatu zituen lepotik gipuzkoar gazteak. Proba konbinatuan garaipena eskuratu zuen eta hirugarren sailkatu zen Espainiako Kopan. Aurretik, duela bi urteko Espainiako Kopako proba batean lortutako bigarren postua zen bere podium bakarra. Argi dago sekulako hazkuntza bizitzen ari dela gogor saiatu ostean eta merezi dituela sari guzti hauek, baina badirudi sinistu ezinik dabilela.

-Denboraldi bikaina burutzen ari zara aurten. Nola daramazu?

-Ba kriston pozarekin eta sekulako ezustekoarekin. Ez nuen batere espero horrelako lorpenik eskuratzea, baina eskertzen dira, argi dago.

-Ez zenuen espero, baina antzematen zenuen hobeto zeundela?

-Bai, konbinatuaren aurreko asteetan gogo askorekin joan nintzen entrenatzera eta oso ondo sentitzen nintzen. Nigan konfiantza banuen, baina ez nuen espero horrelakorik.

-Eta hurrengo asteburuan Espainiako Txapelketan hiru domina eskuratzea are eta gutxiago, ezta?

-Noski. Sinistu ezinik nengoen txapelketa amaitu eta gero, egia esan. Izan ere, nahiko denbora behar izan nuen gero erreakzionatzeko.

-Apirilaren hasieran Val d'Isereko proba ospetsuan izan zinen zure aurreko lorpenei esker. Pozik?

-Bai. Hainbesteko maila egonda, oso pozik egoteko modukoa izan zen, nik uste. Eslalonean 30. postua eskuratu nuen eta super-erraldoian 57.a. Gainera, oso estu egon zen dena eta aurreko sailkatuetik nahiko gertu izan nintzen, munduko onenak tartean egonda. Oso harro nago.

-Norekin joan zinen hitzordu nagusi horietara? Familiarik gabe?

-Hori da, klubeko taldekideekin eta entrenatzaileekin joaten gara normalean txapelketa horietara. Kon-tzentratuta gaude eta nahiz eta familia hara joaten den txapelketa ikustera, ez dago gurekin, noski.

-Eta nola izan zen gero berriz elkar aurkitze hori gurasoekin?

-Sekulakoa. Oso pozik geunden hirurok. Izan ere, lehenengo mangan podiumetik kanpo nengoen, bosgarren. Hortik lehenengo postura pasatzea izugarria izan zen gu guztion-tzat eta ondo ospatu genuen.

-Zer aldatu duzu hau lortzeko?

-Ba gehien bat gogoak eta entrenamendu guztietan txapelketa batean arituko banintz bezala ibiltzea, nik uste. Kontzentrazio eta intentsitate puntu berdinak lortzen saiatzen ari naiz azkenaldian lan saioetan eta nabritzen da. Horrela burua ohitu-tzea lortu dudala uste dut.

-Gainera, June zure lehengusinak konbinatua irabazi zuen zurekin batera. Zer daukazue familian?

-Ez dakit (barre egiten du). Oso polita izan zen biok batera garaipen horiek eskuratzea. Bera urte bat gazteagoa da, bueno lau hilabete, baina gutxi gorabehera aldi berean hasi ginen biok eskiatzen, nik uste.

-Nola izan zen hori? Familian bazenuten eskian ibilitako inor edo?

-Lehiaketetan eta ez, baina afizioa eta ohitura bai. Nire gurasoek etxea erosi zuten Jakan eta asteburuetan joaten ginen eskiatzera. Candanchu eski-estazioan hasi nintzen hiru edo lau urterekin eta harrezkeroztik ez dut utzi eskia. Oso gustuko dut.

«Nigan konfiantza banuen, baina nahiko denbora behar izan nuen gero erreakzionatzeko»

«Asko gustatzen zaizkit hiru modalitateak, baina super-erraldoia eta eslalona nahiago ditut»

«Hasieran behintzat, hobetzen jarraitzea izango da hurrengo denboraldiko helburua»

«Entrenamenduetan txapelketetan bezala ibiltzen saiatu naiz burua ohitutzeko»

-Jakako Eski Klubean zaude, baina noiz hasi zinen lehiaketetan?

-Bai, txiki-txikitatik beraiekin egon naiz eta oso pozik, gainera. Ikastaroak egiten nituen astebururo eta zazpi-zortzi urterekin lehiatzen hasi nintzen. Hala ere, 'Ski Estudio' deritzon programa ere egiten ari naiz Integral Ski enpresarekin.

-Beste kiroletan ibilia al zara?

-Bai, futbolean, gehien bat. Oraindik futbolean ibiltzen naiz Antzuola Kirol Elkartean, alegia. Hori bai, eskiko denboraldian zehar lehentasuna ematen diot honi, noski.

-Nola moldatzen zara futbolean eta zer posiziotan jokatzen duzu?

-Bueno, ba nahiko ondo moldatzen naizela esango dugu. Erdilaria naiz eta zelai erdian jokatzen dut gehiago hegalean baino. Gustuko dut.

-Oso kirolzalea zara, ezta?

-Bai, talde gehiagotan eta lehiaketetan ez nabil, baina lagunekin bai. Beraiekin bizikletan askotan ibiltzen naiz, eta frontoian eta futbolean ere nahiko. Mendira buelta ematera ere igotzen gara askotan lagunartean.

-Zenbat eta nola entrenatzen zara normalean astean zehar?

-Astero lau egunetan entrenatzen naiz, normalean astelehenetik ostegunera. Ostiraletan jai izaten dut eta asteburuko bi egunetan lehia-tzen naiz gehienetan. Eta Espainiako Kopa badaukagu, astelehenetik ostegunera entrenatzen naiz eta ostiraletik igandera lehiatzen naiz.

-Entrenamendu plan zorrotza da hori, ezta? Nola daramazu?

-Bai, lan handia da eta batzuetan gogorra izaten da. Fisikoki nahiko ohituta nago, baina denboraldi bu-kaerarako nekatuta amaitzen dut eta luzea egiten da. Izan ere, lan saio eta txapelketa mordoa dira abendutik apirilaren bukaera arte.

-Modalitate guztietan lehiatzen zara, baina baten bat nahiago duzu?

-Bai, eta asko gustatzen zaizkit hirurak, egia esan, baina super-erraldoia eta eslalona nahiago ditut. Eta normalean behintzat eslalona da hobekien egiten dudana.

-Nola definituko zenuke zure burua? Zer da hobekien egiten duzuna eta hobetzeko daukazuna?

-Ba... irteera hartu baino lehen lasaiegi egoten naiz normalean, pixka bat galduta, urduritasun puntu hori gabe. Horrek normalean kalte egiten didala uste dut, baina atal hori hobetzen ari naiz. Eta hobekien egiten dudana... gehienetan inklinazio ona lortzen dudala. Hori oso garrantzitsua da abiadura hartzeko.

-Zer da eskiatzaile izatetik gehien eta gutxien gustuko duzuna?

-Gehien gustuko dudana kirolean lagunekin eta taldekideekin daukagun giroa da. Eta gutxien gustuko dudana... bidaiak. Asko egiten ditugu urtean zehar eta ordu asko egin behar ditugu furgonetan. Askotan luzeegiak egiten zaizkit, egia esan.

Mikel Garitano eskiatzaile antzuolarrak bere bizitzako denboraldirik onena sinatu berri du eta hurrengoan nagusiekin lehiatuko da.
Mikel Garitano eskiatzaile antzuolarrak bere bizitzako denboraldirik onena sinatu berri du eta hurrengoan nagusiekin lehiatuko da.

-Daukazuen giroari buruz, eskian zuen artean sekulako kiroltasuna daukazuela dirudi beti, ezta?

-Horrela da. Txapelketetan gaudenean, oso kontzentratuta egoten saiatzen gara, bakoitza berearekin. Baina jaitsi eta gero, eta baita aurretik ere, gure artean giro bikaina dau-kagu. Errespetu handia daukagu. Es-kia bakarkako kirola da eta ondokoak zuk baino hobeto egiten badu, zoriontzea besterik ez dago.

-Zure denboraldirik onena burutu berri duzu, zorionez. Zer espero duzu hurrengora begira?

-Ba oraingoz... ez daukat helbururik. Orain atseden hartzea da egin nahi dudan gauza bakarra, egia esan. Maiatzean hurrengo denboraldira begira fisikoa lantzen hasiko naiz eta ekainean Alpeetara joango naiz aurredenboraldiarekin hastera.

-Eta etorkizuneko kirol helburu zehatz batekin amesten al duzu?

-Hurrengo denboraldian zehar FIS (Fédération Internationale de Ski) 100 puntutatik jaistea izango litzateke nire helburu nagusia. Izan ere, orain arte infantil mailan lehiatzen egon naiz eta ez neukan punturik. Puntuazio gorena 30 puntu dira.

-Garaipen bat lortzeko aukeran pentsatzea gehiegi izango da, ezta?

-Bai, hori askoz zailagoa da. Dagoeneko absolutuekin lehiatzen egongo naiz eta maila asko igoko da. Hala ere, 18 urtez azpiko kategorian izan liteke, batek daki. Hasieran behin-tzat, hori bai, hobetzen jarraitzea izango nire erronka nagusia.

-Nola daramatzazu ikasketak?

-Orain hobeto, lehenengo urteetan gehiago kostata. Dagoeneko moldatu naiz eta biak ondo bateratzea lortu dudala uste dut. Hasieran euskeraz ikastetik erderaz ikastera pasa-tzea, adibidez, nahiko kostatu zitzaidan. Orain ohituta nago.

Marcel Hirscher onena izan da gazte-gaztetatik. Nire idoloa da»

-Nor da zure kiroleko idoloa eta zergatik?

-Marcel Hirscher austriarra. Gazte-gaztetatik onena izan da eta pila bat aldiz irabazi ditu txapelketa garrantzitsuenak.

-Beste kiroleko kirolari bat?

-Messi.

-Film edo telesail bat?

-'La que se avecina'.

-Gustuko duzun musika talde, abeslari edo abesti bat?

-Denetik entzuten dut. Eus-kal musika eta gaur egungo kantak oso gustuko ditut.

-Liburu bat?

-'Las lágrimas de Shiva'.

-Oporretara joateko leku bat?

-Alpeak, neguan.

-Lehiatu aurretik mania edo superstizioren bat?

-Irteeran, atera baino lehen, nerbioak kentzeko arnasa hiru aldiz hartu eta botatzen dut.

-Janari plater bat?

-Amaren zopa.

-Lehiatzeko eski-estazio bat?

-La Molinakoa.

-Hobby bat?

-Kirola egitea. Desberdinetan ibiltzen naiz: bizikleta, futbola, frontenisa, mendia...

-Zure kirol bizitzako poztasunik handiena?

-Espainiako Txapelketan txapeldun ateratzea.

-Pertsona bezala, zeintzuk dira zure bertuterik onena eta akatsik nagusiena?

-Nire akatsik handiena pixka bat despistatua naizela da. Eta bertuterik onena... ez dudala inoiz etsitzen, nik uste.

-Betetzeko amets edo desioa?

-Etorkizunean Munduko Kopan parte hartzeko aukera izatea, zalantzarik gabe.