DV Kirolak

June Agirrebeña: «Kirolean garrantzitsuena egunerokoan lan egiten jarraitzea da»

June Agirrebeña eskiatzaile donostiarrak bigarren postua lortu du Espainiako Txapelketan./PHOTOSET.ES
June Agirrebeña eskiatzaile donostiarrak bigarren postua lortu du Espainiako Txapelketan. / PHOTOSET.ES

June Agirrebeña donostiarra Estatu mailan gorenekoen artean kokatu da eskiko denboraldian, bere bizitzako emaitzarik hoberenak eskuratuz

P. E.

June Agirrebeña Epeldegik (2004ko irailaren 23a, Donostia) denboraldi ikaragarria sinatu du aurtengo 2018-2019 eski denboraldian. Espainiako Txapelketan zilarra sailkapen orokorrean, Sierra Nevada, Astun eta La Molinako faseetan edukitako emaitzengatik. Aipatzekoak dira baita ere Andorrako Nazioarteko Txapelketan lortu duen hirugarren postua, Aragoiko txapelketan bigarren postua eta hurrengo urtera begira dituen aukerak. Argi dago emai-tzen atzean lana dagoela, hiruhileko bat Donostian beste bat Jakan ibiltzeak ahalegin handia dauka, eta egin duen lana eta kalitatearen bitartez Estatu mailan gorenekoen artean kokatu da gipuzkoarra.

-Denboraldi bikaina sinatu duzu aurten. Nola sentitzen zara?

-Ba sinistu ezinik nabil. Denboraldi hasieran ez nuen espero honela amaitzea, orain arte ez nintzen lehenetarikoa izaten sailkapanetan. Egia da aurten hasieratik emaitzak oso onak izan direla, Espainiako Txapelketaren lehenengo fasean, Sierra Nevadan, oso ondo egin nuen eta momentu hartatik aurrera, gorabehera batzuk izan arren, ederki atera da urtea.

-Nola izan da zilarrezko domina lortzeko bidea?

-Lehengo urtean, lana egiten nuen, baina emaitzak hobetu ezinik nenbilen. Aurten berriz, bidea Sierra Nevadan hasi zen eta sailkapen orokorrean bigarren izateak indar asko eman zidan. Gero Andorrara joan nintzen nazioarteko txapelketara eta Erraldoian bigarren geratu nin-tzen, espero ez nuenean. Hurrengo pausua, Espainiakoa bigarren fasea izan zen, Astunen, eta Super Erraldoian bigarren geratzea lortu nuen. Denboraldia amaitzeko La Molinan eduki nuen hirugarren fasea eta sailkapen orokorrean bigarren postua lortu nuen, Espainia mailan bigarren geratuz.

-Orain denboraldia amaitua dagoela, atseden hartzeko unea da?

-Bai, burua gehienbat, neguko denboraldia amaitu da dagoeneko, baina udaran hilabete bat joaten gara eskiatzera entrenamendu moduan Alpeetara. Hondartzako planak hilabete batez alde batera uzten ditut, baina hala ere, azkeneko hilabete hauetan atseden hartzeko denbora ere eduki dut.

-Entrenatzaileekin zer erlazioa duzu?

-Egia esan erlazioa ona daukat, baina klubez askotan aldatu naizenez, ez dira urte guztietan zehar nirekin ibili. Hala ere, paper garrantzitsua izan dute aurtengo dominetan, familiarekin batera.

-Familiak zer paper du?

-Garrantzitsua, gurasoentzat oso ahalegin handia da, atzean koste ekonomiko bat dago eta egunerokoan animatzea ez da erraza. Eskia bakarkako kirola da eta beraien babesa sentitzea niretzat garrantzi-tsua da. Momentu polit hamaika daude eskiatzeko denboraldi batean baina txarrak ere asko dira...

-Zein izan da aurtengo momenturik gogorrena?

-Gogorrena denboraldi amaiera da, bakoitzak bere etxeko bidea har-tzen duenean. Kirol mailan gauzak oso ondo atera direnez, gogorrena lagunengatik aldentzea da. Orain arte kirol arloan emaitzak ez zirenez hain onak izan, gogorrena sailkapenak izaten ziren. Baina aurten konturatu naiz lagunen garrantzia sekulakoa dela.

-Donostiarra izanez, eskiatzeak baditu ere bere alde txarrak, ezta? Zer utzi duzu alde batera eskia-tzeagatik?

-Santo Tomasen ikasten dut baina hiruileko oso bat Jakan ikasi beharra daukat, entrenamenduak direla eta. Azkenean, lagunak hemen uztea ez da erraza, zeren beraiekin denbora gehiago pasatzea gustatuko litzaidake. Baita ere, euskal dantza utzi behar izan dut, ezinezkoa zen dantzak ondo ikastea eta hainbeste gauza aldi berean egitea.

-Baina bestalde momentu politak ere badituzu. Zer da eskiatzetik gehien gustoko duzuna?

-Abiadura asko gustatzen zait, eskiak jantzi eta maldan behera nabilenean dudan sentsazioa izugarria da. Baita ere lagunak, aurten egin ditudan erlazioak dira politenak eta beraiek duten garrantzia ere handia da.

-Eskiatzeak zuretzat duen garran-tzia familiatik al dator?

-Bai, egia esan familia osoak eskia-tzen du, txapelketetan ez dira ibil-tzen baina gustuko dute. Ahizpak ere asko disfrutatzen du saltoetan eta abiadura sentsazioaren bitartez. Zaletasuna familiatik etortzeak lasaitasun handia sentiarazten dit, zeren eta momentu txarrenetan badakit beraiek ulertzen nautela.

-Hurrengo urteetara begira, non ikusten zara?

-Aurten adinez txikienetakoa izan naiz, baina datorren urtean zaharrenetakoa izango naizenez, aukera oso polita izan daiteke emaitzak hobetzeko. Hala ere, urte bat txikiagoak direnak ere oso onak dira. Hurrengo urtea oso garrantzitsua izango da etorkizunera begira, baina kirolean garrantzitsuena egunerokoan lan egiten jarraitzea da.

-Eta ikasketa arloan?

-Orain ikasten gelditu gabe nabil, azterketa asko ditugu eta. Aurrera begira ez dakit, zeren eta bi urte barru jubeniletara pasatzen naiz eta hor erabakiko da nire etorkizuneko bidea, edo alde profesionalean edo hobby moduan. Egia esan, gustatuko litzaidake ikasten eta eskia-tzen jarraitzea, etorkizunera begira onuragarriagoa da eta.

-Zein jarriko zenuke zure amets helmuga bezala?

-Kirolari gehienek duten helmuga bezala, Olimpiadetan parte har-tzea da nire ametsa, baina horretarako lan asko egin beharra dago.

-Beste kiroletan ibiltzen al zara?

-Egia esan, surfa oso gogokoa dut, baina denbora librean eta ez konpetizio mailan ibiltzeko. Lehen esan dudan bezala, euskal dantzan ere ibilia naiz, baina denbora dela eta orain ezinezkoa egiten zait. Esan beharra daukat futbola eta saskibaloia ez ditudala gustuko (barre egiten du).

Más