Harro eta urrezko dominarekin, etxean da Egoitz Bijueska
Ospakizunak ospakizun, skaterrak argi utzi du hurrengo helburuan duela burua: «epe luzerako helburua 2028ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoak irabaztea da»
J. A.
Miércoles, 11 de junio 2025, 15:06
Ostiako Munduko Kopan bizitakoa oraindik bero-bero, Egoitz Bijueska Erromatik itzuli eta etxean da. Hori bai, urrezko domina askatu gabe. Ez da gutxirako, denboraldiko lehen Munduko Kopa irabazi baitu Bijueskak. «Hodei batean nago. Ez dut sinesten, baina hobetzen eta trikimailu berriak ikasten jarraitu behar dut» dio bilbotarrak.
Skateboarda «asko aldatu» dela dio Bijueskak, profesionalizatu egin dela hasi zenetik, gero eta neska-mutil gehiagok interesa dutela, eta, berari bezala, skatea gustatzen zaiela. Pasioa eta talentua, soberan, anbizioa ere ez du falta: «Nire epe luzerako helburua 2028ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoak irabaztea da. Epe laburrerako erronka hobetzen jarraitzea eta gertuko txapelketetara joatea da», adierazi du
Hori heldu bitartean, hurrengo hitzordua irailean Washingtonen jokatuko den parkeko Munduko txapelketa du.
Hasieratik ongi
Lehen txandan bertan 92.54 puntu lortu zituen eta Pedro Carvalho, Luiz Mariano, Luigi Cini eta Gui Khury brasildarren, Yuro Nagahara eta Soya Inomata japoniarren eta Alessandro Mazzara italiarraren aurretik jarri zen.
Bigarren saiakeran erori zen eta hirugarrenean 81.59ko nota jaso zuen, bere txandaren amaieran oreka galduz. Dena den, onena bukaeran iritsi zen. Egoitzek 94.50 batekin errematatu zuen lana laugarren txandan, bertaratutako guztiak txundituta utzita. Yuro Nagahara japoniarrak (92.30) eta Gui Khury brasildarrak (92.01) osatu zuten podiuma.
Sailkapen kanporaketan zazpigarren izan zen 85.56ko puntuazioarekin. Final laurdenetan hamalaugarren bukatu zuen 84.06ko emaitza onenarekin, eta ezustekoa atzo eeman zuen, finalerdietan, bizkaitarra onena izan baitzen, World Skateko historiako puntuaziorik altuena lortuta gainera: 95.83. Keegan Palmer txapeldun olinpiko bikoitzak baino ez du nota hori erdietsi, Tokioko Jokoetan urrea eraman zuenean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.