Borrar
Inaxio Perurenak 250 kiloko harria altxatu zuen unea. Toribio Cereño
Herri kirolak

Harrijasotzaile handi baten agurra bikaina

Inaxio Perurenak bere azken harrijasotze erakustaldia egin zuen Leitzan, 36 urte hauetan familia, zale eta lagunen babesa eskertzeko asmoz

Larunbata, 25 urria 2025

Comenta

Hunkituta eta urduri agertu zen Inaxio Perurena bere herriko plazan larunbat eguerdian. Hamaika saio egindakoa da bertan, baina atzokoa egun berezia izan zen leitzarrarentzat eta bere eskuen dardarak horrela erakusten zuen. Garbi zuen Perurenak bere herritarren aurrean azken erakustaldia egin nahi zuela eta horrela iragarri eta gero, plaza jendez bete zen harri-jasotzaile handi honek merezi zuen agur bikaina emateko asmoz.

Bertsolariek eman zioten hasiera erakustaldiari Leitzako plazan eguerdia pasa eta gero. Xabat eta Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso hasi orduko kantuan, plazan giro berezia sumatzen zen. Herri kirol erakustaldi berezia izango zen zantzua airean zegoen. Bertsolariek Perurenaren ibilbidea eta harri-jasotzean egindako lana eta lorpenak jasotako bertsoak entzun orduko, plazan bildutako lagunek txalo zaparrada eskaini zieten.

Harri munduan zabaldu eta mundua harritu duen harri-jasotzaileak, pozik atera zen plazara. Irribarretsu zeharkatu zuen Jon Rekondo, Txomin Amundarin, Asier Pellejero eta Aitzol Atutxa aizkolariak alde batera eta bestera, Josetxo Urrutia, Estefania Etxebeste, Xabier Aranburu 'Guzta', Udane Ostolaza eta Joseba Ostolaza harri-jasotzaileek egin zioten pasilloa.

Ondoren, lanean hasi zen Perurena. 188, 225 eta 250 kiloko harriak ondoan zituelarik erakustaldi bikaina eskaini zuen. Urduritasuna alde batera utzita, Inaxiok erakutsi zuen plaza gizona dela, eta baita primerako harri-jasotzailea ere, bere familia, lagun eta herritarrek txalo zaparrada eskaintzen zioten bitartean.

Gertukoen omenaldia

Aizkolariak eta harri-jasotzaileak euren erakustaldiak amaitu ostean, bere etxekoek, lagunek eta herriak omenaldia eskaini zioten Inaxio Perurenari. Txapela, lore sorta, oroigarriak eta bestelako opariak eman zizkioten Alaba Mailaenek aurreskua dantzatu eta gero. Hunkituta hasi eta bukatu zuen bere agurra Perurenak, baina «eskertua».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harrijasotzaile handi baten agurra bikaina

Harrijasotzaile handi baten agurra bikaina