Harriarekin, Zegama-Aizkorri eta aizkoran sei ordutik behera helburu, Arriak
Xabier Orbegozo 'Arria V'.ak bere azken erronka ezagutarazi zuen atzo sare sozialen bitartez. Datorren maiatzean bere kirol ibilbideari amaiera eman nahi dio erronka berezi eta gogor batekin. Hilabete hori aukeratu du azken desafioari aurre egiteko eta ez da nolanahikoa izango.
Sei ordutik behera 100 kiloko harri borobilari hamar altxaldi, Zegama-Aizkorri mendi maratoia osatu eta 10 kanaerdiko moztu nahi ditu. «Nire gorputzak eman beharrekoa eman du», adierazi zuen Arria V.ak. Azken agur ikusgarria izango da.
Luis Txapartegi, finalera
Bestetik, Luis Txapartegi sailkatu da Urrezko Aizkolarien Kopako finalera, Ondategin jokatutako azken sailkapen proba irabazi eta gero.
Asteasun, hilaren 31an, jokatuko den finalera Xabier Zaldua, Julen Olano, Oier Kañamares eta Luis Txapartegi sailkatu dira.
Ibai Soroa eta Axel Larrañaga Aizkolari Gazteen Binakako Txapelketako finalera sailkatu ziren.