Borrar
'Basque Team 2025 Bekak' eskatzeko epea ireki da

'Basque Team 2025 Bekak' eskatzeko epea ireki da

Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei

DV

Sábado, 15 de febrero 2025, 12:32

Goi-mailako kirolarientzako 2025. urteko Basque Team bekak eskaintzeko epea irekita, hilabetean itxiko da, pasa den astean egindako batzarrean onartu ostean. Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta jaitsi daitezke http://basqueteam.eus/becas/ webgunean. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei.

Basque Team 2025 bekek laguntza ekonomikoak eta laguntza-zerbitzuak aurreikusten dituzte (zerbitzu biomedikoak, kirol-prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak, kirol-psikologia, kirol-karrera eta ibilbide akademikoa uztartzeko laguntza, kirol-ibilbidea amaitzean laneratzeko prozesurako laguntza, irudi- eta komunikazio-zerbitzuak…). Beharrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek ere eska ditzakete Basque Teameko laguntzak, baita goi-mailako epaileek ere. Halaber, errendimendua hobetzeko laguntza osagarriak eskatzeko aukera izango dute bekadunek, eta goi-mailako probetan lortutako bikaintasun-emaitzengatiko sariak lortuko dituzte (kontsultatu oinarriak).

Beka hauek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, joko garbiari, dopinaren aurkako eta berdintasunaren aldeko borrokei eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita 2025. urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne.

Beka emateko kontuan hartuko dira nazioarteko kirol-lehiaketetan (Europako eta Munduko txapelketak eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoak) 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean lortutako emaitzak, kategoria absolutuan. Nolanahi ere, bekari eusteko, salbuespenez, kontuan hartuko dira haurdunaldia, lesioak edo osasun fisiko edo mentaleko iraupen luzeko eta larritasun handiko arazoak direla-eta kirola egitea eragotziko luketen justifikazioak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Basque Team 2025 Bekak' eskatzeko epea ireki da