Aimar Irigoienek 'Goenatxo II'.arekin berdindu nahi du
DONOSTIA.
Sábado, 19 de diciembre 2020, 09:21
Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatuko da gaur, 18.00etatik aurrera, Aiako probalekuan. Ikuslerik gabe izango da eta bertan bost harrijasotzaile ariko dira: Iñigo Eizagirre 'Eiza', Aimar Galarraga, Jon Unanue, Jokin Eizmendi eta Aimar Irigoien. Azken honek bere hamaikagarren txapela nahi du eta bide batez Juan Jose Unanue 'Goenatxo II'.arekin berdindu txapelen kopuruan.
Publicidad
Urtero bezala, lau harri erabiliko dituzte harri-jasotzaileek: 200 kiloko harri errektangularra edo zilindroa, 175 kiloko zilindroa edo errektangularra, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Harri bakoitzarekin hiru minutuko saio bana egingo dute. Kilo gehien jasotzen dituena izango da txapelketako irabazlea. Irigoienek aipatu zuen ez dagoela bere sasoirik onenean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión