Inhar Urruzuno ondarrutarrak eskuratu du harri txikien Euskadiko txapela

Urtzi Telleria nagusitu da 80 kiloz azpiko kategorian

I.G.

Inhar Urruzuno ondarrutarra nagusitu da Aiako probalekuan jokatu den harri txikien Euskadiko txapelketan. Aurten txapelketa bi kategoriatan zegoen banatuta, absoluto mailarekin batera, aurten 80 kiloz azpikoa berreskuratu baitu federazioak. Hiru harrijasotzaile ziren lehiatzekoak bakoitzean, baina azken orduan Izeta III.a baja izan da, beraz, Iñigo Eizagirre eta Inhar Urruzuno aritu ziren, nor baino nor, 125 kiloko errektangularra, 125 kiloko zilindrikoa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin. Bakoitzarekin hiru minutuko lana egin dute. Urruzunok 99 altxaldi egin ditu, guztira 11.537,5 kilo.

80 kiloz azpiko mailan, Urtzi Telleria, Jagoba Otaegi eta Josetxo Urrutia lehiatu dira eta Telleriak jantzi du txapela, 9.062 kiloko markarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos