DV Kirolak

Egun osoko txapelketa ederra ospatu dute Berazubin

Athleticeko neskek sekulako festa antolatu zuten Berazubiko zelaian IV. Nescup txapelketa bereganatu eta gero. /MARCELINO CAVERO
Athleticeko neskek sekulako festa antolatu zuten Berazubiko zelaian IV. Nescup txapelketa bereganatu eta gero. / MARCELINO CAVERO

12 taldek hartu zuten parte lehen aldiz apirilaren azken larunbatean eta Tolosa CF klubak antolatuta jokatu zen IV. Nescup infantilen futbol 8 txapelketan

ÁLEX LÓPEZ

12 taldek hartu zuten parte lehen aldiz apirilaren azken larunbatean eta Tolosa CF Klubak antolatuta ospatu zen IV. Nescup infantilen futbol 8 txapelketan. Berazubik sekulako kirol festa jaso zuen egun osoan zehar eta urtero etengabe hazten ari den lehiaketa honetan ikusi den mailarik altuena izan zen ikusgai.

Athletic atera zen txapeldun, baina Mulier talde nafarrak ederki estutu zituen zurigorriak berdinketarekin amaitu zen finalean eta penaltiek erabaki zuten. Realak Osasuna menderatu zuen hirugarren postuan sailkatzeko eta Tolosaren bi taldeek sekulako txapelketa burutu zuten, bosgarren eta seigarren amaituz. Jardunaldi borobila.

Antolakuntzako Iraitz Garitanok dioenez, laugarren edizio honen balorazioa «oso positiboa da. Gero eta talde indartsuagoak etortzen ari direla argi dago. Euskal Herriko klub nagusiek oso ondo baloratzen dute gure txapelketa eta talde sendoak ekartzeko ahalegina egiten ari dira azkenaldian. Oso pozik gaude».

Maila igotzen ari da

Honi esker, urtero Berazubira hurbiltzen den zale mordoak gero eta futbol hobeagoa ikusteko aukera bikaina du. «Maila aldetik orain arte egin dugun txapelketarik onena izan da, nik uste. Beste urte batean Osasunak sekulako taldea ekarri zuen eta besteak atzean gelditu ziren nabarmen. Gainera, inoiz izan dugun txapelketa lehiatuenetarikoa izan da aurtengoa», ospatzen du.

Ospea irabazten ari den txapelketa hau antolatzea, askotan bezala, lagun-taldean sortutako ideia izan zen. «Duela lau urte, klubeko nesken sekzioaren familia osatzen genuenok pentsatu genuen polita izango litzatekeela klubak urtero nesken txapelketa bat antolatzea, mutilena bazegoen eta», azaltzen du Iraitz Garitanok. Mailarekin batera, parte-hartzea ere hazten darrai: «Lehenengo urtean zortzi taldeko torneo txikia antolatu genuen, gero hamarreko txapelketa betera pasa ginen eta aurten hamabikoarekin animatu gara. Hala ere, askoz gehiagorako ez du ematen egun bakarreko txapelketa izanda», onartzen du.

Aste osoko festa

Klub osoarentzako berezia izanik, Nescup txapelketa hori baino gehiago da nesken atalarentzako. «Urtero bi talde izaten ditugu lehian eta oso egun polita da neskentzat. Denboraldi hasieratik seinalatutako eguna da eta bereziki prestatzen da. Klubaren txapelketa da eta berezia da guztiotzat», nabarmentzen du Irai-tzek. Eta antolakuntza lanetan ere gogor dihardute urtero hau osatzen duten gehienek: «Nesken futbolaren ataleko jokalari, entrenatzaile eta laguntzaile guztiak elkartzen gara antolakuntza lanetan eta guretzako festa handia da aste guztia. Ez da bakarrik txapelketa, jokalari guztiak han bazkaltzen dute, antolatzaileen gosari eta afaria antola-tzen ditugu... oso berezia da, bai».

Eta kategoria txikietako hainbat eta hainbat txapelketetan gerta-tzen ohi den bezala, «gure kasuan, ehuneko ehuna ia bolondresgoa da. Udaletxeak muntaiarekin lagun-tzen digu eta Berazubi zelaia uzten digu. Laguntzaileek ere zozketak egiteko produktu ugari eskaintzen dizkigute eta bazkari eta afariekin laguntzen digute. Talde guztiek sariren bat eramaten dute ere beraiei esker. Guztiei, eta gure klubekoei eskerrak eman behar dizkiegu» goraipatzen du Garitanok.

Nahiz eta kirol arloa garrantzi-tsuena ez izan, ezta gutxiago ere, futbola da txapelketa honen gaia eta horretan, eta espero zen bezala, Athletic izan da nagusi. «Zer ekarriko zuten esan ziguten aurretik. Aurreko urteetan kanpoko neskak ekartzen zituzten hauek gehiago ikusi eta ezagutu ahal izateko, baina aurten beraiek normalean erabiltzen duen taldea ekarri dute», dio Iraitzek. «Jokalari asko ekarri dituzte, baita alebinak ere, baina partidak estutu zaizkien momentuetan jokalari onenak atera dituzte kanporaketak irabazteko. Hala ere, Mulier klub nafarrak oso ondo lantzen du nesken futbola eta oso maila ona eskaini du, baita Realak ere», nabarmentzen du Garitanok.

Sari indibidualak ere banatu ziren. Atezain onenaren saria Mulier taldeko Marina Yu Ruizek jaso zuen eta jokalari onenarena, Athletic taldeko Garazi Marotok. Baina noski, urdinentzako, bere nesken txapelketa bikaina izan zen aipagarriena. «Bi taldeen lanarekin oso pozik gaude guztiok. Lehen aldia da B taldeak A taldeari aurrea hartzen diola eta horrek argi utzi du une honetan bien maila oso altua dela», ospa-tzen du.