
Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mes350 mendi-lasterketa zaletutik gora elkartu zen joan den igandean eguraldi deserosoaren aurka Donostiako 3 Mendiak probak eskaintzen dituen hiru lasterketetatik batean parte hartzeko. Azkenean ez zuen bota iragarri zuten bezainbeste euria eta hiriburuko kirol goiza sekulako mendi-lasterketa festa batean bilakatu zen, ikusle ugari bilduz eta adiskidetasun giro bikainarekin.
Igeldoko igoerak korrikalari gutxiago batu zituen eta Ibai Beracierto zarauztarra (26:03) eta Yolanda Redruello usurbildarra (39:50) atera ziren garaile, Ibairen kasuan bost segundu eskaseko abantailarekin.
Igeldo eta Urgulleko proban, Aritz Mujika andoaindarrak (38:32) eta Naiara Hernandez lasarte-oriatarrak (47:50) bereganatu zituzten garaipenak, honetan ere gizonen lasterketa parekatuagoa izan zelarik.
Eta Igeldo, Urgull eta Ulia batzen zituen proban, Iñaki Añorga usurbildarrak (57:24) eta Vanessa Pelaez andoaindarrak (1:06:31) merezimendu osoz eskuratu zituzten goizeko txapela preziatuenak.