Zumeta aita-alaben Arte Estudioa, bertatik bertara

Iazko argazkian, arte estudioaren barrualdean, Uxoa eta Jose Luis Zumeta./USOZ
Iazko argazkian, arte estudioaren barrualdean, Uxoa eta Jose Luis Zumeta. / USOZ

Jose Luis eta Usoa Zumetak Usurbilen duten gunera bisita gidatua egiteko aukera izango da larunbatean

Badira urte batzuk Jose Luis Zumeta margolariak eta Uxoa Zumeta estanpatzaileak Usurbilgo Txikierdi auzoko eraikin soil eta eder batean kokatu zituztela euren tailerrak, eta bien ala bien lanak erakusteko gune bat. Tarteka, Zumeta Arte Estudioko ateak irekitzen dituzte, eta bisita gidatuak egiten.

Larunbat honetan egingo da horietako bat, uztailaren 12an, goizeko 11:00etan. Bisita, doakoa, euskaraz egingo da, eta ordubeteko iraupena izango du. Uxoa Urbietak aureratutakoaren arabera, Arte Estudioaren hiru gune nagusiak ikusteko aukera eskaintzen du ekimenak. Ikus daitezke, batetik, Jose Luis Zumetak margotzen duen tailera, eta Uxoa Zumetaren serigrafia eta estanpaziokoa. Hirugarren gunean erakusten dira bien obra amaituak, lanerako ez ezik lanaren emaitzak erakusteko ere sortu baitzuten basoan kokatutako eskazio hau Zumeta aita-alabek.

Bisita ordu laurden inguruko bideo batekin osatzen da. Larunbatekoan parte hartu nahi dutenek info@usoazumeta.es-ere idatzi edo 610 202 332 telefono zenbakira deitu behar dute.

Basoak inguratutako eraikin honek hartzen du Arte Estudioa.
Basoak inguratutako eraikin honek hartzen du Arte Estudioa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos