Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Hirugarren egonaldia Beatriz Chivitek egin du. F.I.
Zortzi astez Frisian sorkuntza proiektu bat garatzeko aukera

Zortzi astez Frisian sorkuntza proiektu bat garatzeko aukera

Beste Hitzak-Other Words ekimenak laugarren egonaldirako deialdia egin du

Miércoles, 9 de agosto 2017, 14:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostia 2016ren legatuaren zati da Beste Hitzak-Other Words, iazko kultur hiriburutza kudeatu zuen erakundearen eta Donostia Kulturaren lankidetzatik sortutako ekimena. Europako hizkuntza txiki eta gutxituen arteko literatur trukeak sustatzea du xede, horretarako bost herrialde eta bost hizkuntza barne hartzen dituen sarea osatu zelarik: Eslovenia, Euskal Herria, Frisia, Irlanda eta Mazedonia.

Beste Hitzak-Other Words egitasmoak hedadura urriko hizkuntzetan idazten duten autoreentzat Europan sorkuntza-egonaldien zirkuitu bat osatu du. Azken bi urteotan aukera hori zenbait idazlek baliatu dute. Euskal idazleen lehen egonaldia Ekaitz Goienetxeak egin zuen Eslovenian, 2016ko martxoa eta maiatza bitartean; bigarrena, Yoseba Peñak Irlandan, 2016ko udazkenean; eta hirugarrena Beatriz Chivitek Eslovenian, 2017ko udan.

Urtean komunitate bakoitzeko bazkide banak bi idazle hautatuko ditu Europako beste bi lurraldetan egonaldiak burutzeko; eta beste lurraldeetatik datozen bi idazleri harrera egingo die. Egonaldi horietan sortzen diren lanak komunitate parte hartzaileen hizkuntzetara eta ingelesera itzuliko dira, eta webgunean zein paperean zabalduko dira.

Orain laugarren egonaldirako deialdia egin da. Aukeratutako idazleak zortzi aste igaroko ditu Frisiako Leewardenen, urriaren 23tik abenduaren 18ra. Bidaia-gastuak ordainduko zaizkio, eta egonaldiko mantenua ere bai. Era berean, 2.500 euro jasoko ditu, eta 30 euroko dieta egunero. Horren truke, literatur-lan bat sortu behar du egonaldiak irauten duen bitartean, eta Frisiako antolatzaileek eta bertako eragileek proposatuko dizkioten jardueretan hartuko du parte. Euskal Herriko 'bazkide liderra' Donostia Kultura den bezala, Frisiakoa Tresoar da, herrialde hartako informazio-zentro eta historiaren gordetegia.

Hautagaiek garatu nahi duten sorkuntza proiektua azaltzeko txosten bat prestatu beharko dute, eta curriculum eguneratuarekin batera bidali. Aurkeztu beharreko agiriei buruzko informazioa eta bete beharreko baldintzen inguruko xehetasunak deialdi ofizialean daude ikusgai, izen-emate fitxarekin batera. Proposamenak bidaltzeko epea irailaren 11an amaituko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios