Borrar
'Aztia'

«Zoriontasuna hasiera besterik ez da»

Don Inorrez eta Metrokoadroka kolektiboak sortutako 'Aztia' emanaldia ostiralean izango da Basteron

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 12 de mayo 2025, 13:54

Patrika Zabalegi autolaguntzaren guruak, Aztiak, zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du. Bertan autolaguntzaz mintzatuko da, zirikatzaile. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, «Zoriontasuna hasiera besterik ez da» aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin. Horixe da Don Inorrez eta Metrokoadroka kolektiboak elkarlanean antolatu eta musika, hitza eta gorputzaren arteko dialogoa oinarri diten emanaldia. Ostiral honetan Andoaingo Bastero aretoan izango da emanaldia 19:30ean eta azken sarrerak oraindik eskura daude webgunean zein leihatilan 3 euroko prezioan. martxoaren

Oholtza gainean umorea eta doinu kutsakorrak izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartzen dituen kontzertu dramatizatua. Musikaren testuen egile den Oier Guillanek azaldu zuen «musikaren eta hitzaren» arteko elkarrizketaz gain «hitza eta gorputza, musika eta irudia, musika eta gorputzaren» artekoa ere badela 'Aztia'.

Eduki aldetik «des-deslilurari buruzko antzerkia» dela azaldu du, «botere galeraz edo norbere boterea delegatzeari buruz» ari den testua dela. Delegatze hori askotarikoa izan daiteke -gurua, maitalea, kuadrilla, familia, kultura teknikaria, pilula antidepresiboa, alkohola, artista, besteak beste egin duten zerrenda luzetik-, eta 'Aztia' antzerkian autolaguntzaren guru bati egiten dio erreferentzia, «munduko terapia ofizial eta ez-ofizial guztietan aditua» den Patrika Zabalegi.

Pertsonaia Ainhoa Alberdi dantzariak gorpuztuko du. «Kolektiboan egiten dugu lan eta bere hitzetatik eta Idoia Beratarbideren kanpo begiradaren laguntzarekin hasi ginen abiatzen nola izan zitekeen». Oinarrietako bat butoh dantza izan da. «Hortik abiatu ginen inprobisazioan, baita kantuetatik, oso modu librean».

Haiekin izango dira Don Inorrezeko Karlos Arancegui eta Imanol Ubeda. Azaldu zutenez soinu aldetik «musikalki Don Inorrezen lehen bi diskoen airea du».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Zoriontasuna hasiera besterik ez da»

«Zoriontasuna hasiera besterik ez da»