Zinemaldian ikusi ahalko da, estreinakoz, 'Agur Etxebeste!'

Zinemaldian ikusi ahalko da, estreinakoz, 'Agur Etxebeste!'

Duela hamalau urte kaleratutako 'Aupa Etxebeste!' filmaren jarraipena Donostiako zinema jaialdian aurkeztuko dute Asier Altuna eta Telmo Esnalek

DVDonostia

Hamalau urte igaro dira Asier Altuna eta Telmo Esnalek 'Aupa Etxebeste!' filma kaleratu zutenetik. Orain, datorren irailaren 27an, 'Agur Etxebeste!' aurkeztuko dute, Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioaren programazioaren barruan.

Ikus-entzunezkoan, Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkateza uztera behartuta dago osasun arazoak medio. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen arremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Filmeko aktoreek, zineman, antzerkian eta telebistan ibilbide nabaria izan dute. Tartean dira Ramon Agirre ('Palmeras en la Nieve', 'Handia', 'Errementari', '¡Aupa Etxebeste!', 'Amor', 'Rec2 Genesis', 'Julieta', 'El día de la bestia'), Elena Irureta ('Ranas', 'Gernika', '¡Aupa Etxebeste!', 'Pecata Minuta', 'Airbag'), Iban Garate ('Miel de naranjas', '¡Agur Etxebeste!' eta Paco Sagarzazu ('Ventajas de viajar en tren', '¡Atraco!', 'Mortadelo y Filemón', '¡Aupa Etxebeste!', 'Tasio').

Zuzendariek ere ibilbide luzea egina dute. Ikus-entzunezkoen munduan teknikari (elektriko) bezala hasi zen lanean Asier Altuna. 1996. urtean gidoiak idazteari eta film laburrak zuzentzeari ekin zion. Bere lehenengo film-laburra Telmo Esnalekin batera zuzendu zuen: 'Txotx'. 2000. urteaz geroztik, Euskal Telebistarako gidoilari lanak egin zituen, eta, 2005ean, 'Aupa Etxebeste!' lehenengo film-luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat laburmetrai eta 'Bertsolari' (dokumentala, 2011) eta 'Amama' (2015) filmak ere zuzendu ditu.

Telmo Esnal ordea, zuzendari laguntzaile bezala hasi zen zinema munduan lanean. 1996an, Asier Altunarekin batera bere lehenengo film laburra zuzendu zuen, 'Txotx'. 2005ean, 'Aupa Etxebeste!' lehen film-luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat laburmetraia eta 'Urteberri on, amona!' (2011) eta 'Dantza' (2018) filmak zuzendu ditu, besteak beste. Zuzendari laguntzaile lanetan ere aritu izan da.

Pelikularen produktorak Irusoin ('Loreak', '80 Egunean', 'Lucio', '30 años de oscuridad', '¿Y tú quien eres?'), Kilima Media ('Sin limites') eta La Fidele Production ('Ane y Peru') dira, ICAA Kultura Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EITBren laguntzarekin .

Temas

Euskera