Zinemaz gozatzeaz gain kontziliazioa erraztuko du Puxika Gorriak zazpigarrenez
Donostia Zinemaldiak ludoteka-zerbitzua irailaren 19tik 26ra instalatuko du San Telmo museoan akreditaziodunen familia-kontziliazioa errazteko
J. A.
Jueves, 31 de julio 2025, 10:22
Donostia Zinemaldiak iraun bitartean, hau da, irailaren 19tik 26ra, familia-kontziliazioa errazteko 'Puxika Gorria' ludoteka-zerbitzua eskainiko da beste urtebetez San Telmo Museoan eta, ohi bezala akreditaziodunek lehentasuna izango dute. Era berean, publiko orokorrari 21ean eta 22an, larunbata eta igandea, irekiko zaio zerbitzua. Sei hilabetetik hamabi urtera bitarteko haurrak zainduko dira.
Publicidad
Puxika Gorriaren zazpigarren edizio honetan ere, San Telmo Museoan egingo dira zerbitzuaren jarduerak, 120 metro karratuko gune batean, eta terraza estalia izango duen barneko espazio bat egokituko da bertan. Zerbitzua, Zinemaldian familia-kontziliazioa errazteko helburua duena, pertsona akreditaziodunen eta Zinemaldiaren antolakuntzako langileen seme-alabei zuzenduta egongo da.
Haurrak utzi ahal izateko aurrez inskribatu beharko da eta ludotekak iraun bitartean - irailaren 20tik 25era 10:00etatik 18:00etara eta 26an 10:00etatik 13:00etara- gehienez ere segidako sei ordu igaro ahalko ditu bertan. Lekuak mugatuak dira eta lehentasuna izango dute Zinemaldiko akreditaziodunek. Kids and Party Multiespacios de Ocio Educativo taldeko zaintzaileek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ematen dute arreta, eta halako guneetan jarduteko beharrezko aseguru guztiak dituzte.
Ludotekan inskribatzen diren familiek doako haurrentzako jarduerak egiteko aukera izango dute. Zinemaldiaren zortzi egunetarako tarifa 65 euro da; 40 euro hiru egunetarako; eta 20 euro egun baterako. Lekua eskatzeko, formulario hau bete beharko da, zehaztuta zer egunetarako nahi den erreserbatu zerbitzua eta zein den haurraren adina, eta Zinemaldiko akreditazioaren egiaztagiria erantsi behar da.
Beste kontsulta edo eskaera batzuetarako, Kidsandparty1@gmail.com eta redballoonalliance@gmail.com helbideetara idatzi behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión