Zinemaldia Startup Challengean hamar proiektu teknologiko lehiatuko dira

Irailaren 25ean bost espainiar eta beste hainbeste europar, Alemaniatik Erresuma Batutik eta Suediatik heldutakoak, izango dira

I. M.

Miércoles, 6 de agosto 2025, 14:24

Ikus-entzunezkoen sektorean aplika daitezkeen garapen teknologikoetan diharduten startup sortu berrietarako eta ekintzailetza-taldeetarako Donostia Zinemaldiaren Zinemaldia Startup Challengean hamar proiektu teknologiko lehiatuko dira, bost espainiar eta beste hainbeste europar Alemaniatik Erresuma Batutik eta Suediatik heldutakoak.

Publicidad

Irailaren 25ean aukeratutako hamar proiektuak aurkeztuko dira eta mahai-inguru bat egingo da teknologia berrien inplikazio etikoei buruz. Bertan, teknologia inklusibo, dibertso eta adierazgarriago bat nola lortu hausnartuko da. Adimen artifizialean, 3D teknologian eta aplikazio mugikorretan oinarritutakoak dira, zehazki: euren garapenetan adimen artifiziala aplikatzen dute Bubbok, plataformetako edukien gomendio pertsonalizatuak eskaintzen dituena; Crowdy ekosistema, ikus-entzunezko proiektuak kudeatzeko eta edozein ekoizpen-fasetan talentua erakartzeko baliabideak biltzen dituena; eta IT'S ON streamingeko plataforma, filmaketak urrunetik gainbegiratzeko aukera ematen duena. Bi aplikazio mugikor hauek osatzen dute hautaketa: Kultura Hub, Europako kultura-erakundeen ikus-entzunezko edukia konektatzen eta ikusarazten duena, hizkuntza gutxituetan arreta berezia ipinita; Quickets aplikazioak, berriz, zinema-sarreren last minute salmenta eskaintzen du, deskontuekin, prezio dinamikoetako tekniken bidez.

Europako proiektuei dagokienez, horietako lau adimen artifizialean ere oinarritzen dira: All-VP (Erresuma Batua) LED horma digitala moduko bat da, antzezlearen tamainatik eta itxuratik abiatuta, ingurune birtual batean argiztapena, itzalak eta islak birkalkulatzen dituena; Mimikek (Suedia) 3Dko abatar errealistak sortzen ditu telefono mugikorrarekin eskaneatutakoan funtsatuta; Signapsek (Erresuma Batua) zeinu-hizkuntzako interpreteen eredu fotorrealistak eskaintzen ditu gorren ikus-entzunezko edukietarako irisgarritasuna areagotzeko; eta Tape Itek (Alemania) hondo-zarata ezabatzen du soinua digitalki prozesatuz, audioaren kalitatea hobetze aldera. Azkenik, Novel Fire Masks Enginereed with 3D Technologyk (Erresuma Batua) suaren aurkako maskarak –silikonazkoak– sortzen ditu, manufaktura gehigarriko eta 3D inprimaketako teknikekin eta akabera hiperrealista batekin.

Bi epaimahai independentek 10.000 euroko sari bana emango dizkie Europako eta Estatuko proiekturik onenei. Bestalde, hirugarren epaimahai batek aipamen berezia emango du, 3.000 eurokoa, ekintzailetza-balioen aitorpen gisa. Horrez gain, irabazleek eta finalistek 500.000 eurorainoko finantzaketa eskuratu ahalko dute beren proiektua Euskadin garatzeko.

Gainera, proiektu finalistek –nola jada irtenbide finkatuta izanik euren merkatu objektiboan saltzen ari direnek, hala prototipo funtzionalik gabeko ideia soil bat baino ez dutenek– aukera izango dute Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean kokatutako BICetako –business innovation center delakoetako– bateko inkubagailu batean urtebetez doan sartzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad