Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Loterías erakundeko presidente Jesús Huerta eta Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinos.

Mezu positibo eta itxaropentsuak lantzeko 100 film-labur

DV

Lunes, 4 de agosto 2025, 15:05

Mezu positibo eta itxaropentsuak –aberastasun-birbanaketa, desparekotasun-ezabapena eta gizarte-justizia sustatu behar dituztenak– zabaltzeko ikus-entzunezko bitartekoak erabiltzeko jomuga duen gizarte-gaiei buruzko Loterías film laburren lehiaketan 100 lan izango dira 2025eko edizioan. Agerraldian izan ziren Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinos eta Loterías erakundeko presidente Jesús Huerta

Publicidad

Ekainaren 17an amaitu zen film laburrak aurkezteko epea eta orotara 100 inskribatu dira, 2024ko edizioko antzerako kopurua. 10.000 eta 5.000 euroko sari bana entregatuko zaizkie irabazleari eta bigarren sailkatuari, hurrenez hurren. Inskribatutako film laburretako (100 bat) dozena-erdik osatuko dute Loterías Film Laburrak saila, eta Zinemaldiaren 73. edizioan (2025eko irailaren 19tik 27ra) egingo den saio batean emango dira. Geroago, ikus-entzunezkoen sektoreko edo sektore sozialeko hiru ordezkariz osatutako epaimahai batek hautatuko ditu Loterías sariaren bi lan irabazleak.

Aurkeztutako filmek gutxienez % 51eko ekoizpen espainiarra izan behar dute, gehienez ere 10 minutu iraun behar dute eta gai sozialak jorratu behar dituzte, hala nola hauek: adinekoen ongizatea, horien bakardadearen aurkako borroka eta horien bizi-kalitatea hobetzea; genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak babestea; kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei laguntzea; eta minbizidun pazienteei laguntzea.

«Oso pozik gaude jasotako erantzunarekin eta seguru gaude Loterías saria finkatuz joango dela urtetik urtera», adierazi du itxaropentsu José Luis Rebordinosek. Zinemaldiaren zuzendariak azaldu du aurkeztutako film labur gehienak Espainiatik datozela, baina nola Europako beste herrialde batzuetako hala Latinoamerikako koprodukzioak ere badaudela. «Obra batzuk zinemagile hasiberriek inskribatuak badira ere, izen itzaltsuak ere badaude; nolanahi ere, iazko film laburren kasuak bezalaxe, kalitate handikoak dira denak, eta horren adibide gisa, 2024ko bigarren Loterías sariaren irabazleak –Cafunè lanak–, animazio onenaren Goya saria irabazi zuen geroago», erantsi du Rebordinosek.

Bestalde, Loterías erakundearen presidente Jesús Huertak nabarmendu duenez, «zifra on horiek agerian uzten dute zein garrantzitsua den gure gizartean existitzen diren kausa sozialak ikusaraztea». «Loterías, enpresa publikoa den aldetik, lerrokatuta dago Zinemaldiak gizartea hobetzeko bere gain hartuta dituen balioekin, eta sari hauek beste urrats bat dira aukera-berdintasunean eta justizia sozialean aurrera egiteko etengabeko ataza horretan», azaldu du Jesús Huertak. Azkenik, Loterías erakundearen presidenteak eskerrak eman dizkie nola Zinemaldiari hala haren parte-hartzaileei, «kulturak dinamizatu egiten duelako gizarte-aurrerabidea, pertsonek irizpide propioa izan dezaten lortzeko behar den eztabaida sortzeaz gainera».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad