Zinema eta zientzia lotuko dituen zikloa, Donostian eta Bilbon

'First man' filmeko irudia./
'First man' filmeko irudia.

Bilboko Arte Ederren Museoa eta Donostiako Tabakalera izango dira Euskadiko Filmategiak eta Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeak antolatutako zikloaren egoitzak

Euskadiko Filmategiak eta Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeak «Ezezaguna. Zinema eta zientzia» zikloa antolatuko dute, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Tabakalera Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroan.

Museo bilbotarreko iturriek aurreratu dutenez, Stanley Kubrick-en '2001: A Space Odissey' moduko klasikoetatik, Damien Chazelle-ren iFirst Man' azken sorkuntza lanetara arte, zikloak 12 film eskainiko ditu, giza eboluzioa, teknologia, adimen artifiziala edo kosmonautika bezalako gaiei buruzko.

Gainera, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) eta Ikerbasque erakundeko zientzia alorreko profesional nabarmenek gai horietan sakonduko dute, filmaren proiekzioaren hasieran aurkezpena eginez eta pelikulak bukatu ondoren egingo diren solasaldietan.

'Ezezaguna. Zinema eta zientzia' zikloa urtarrilaren 16an aurkeztuko dute, 11:00etan, Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean. Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria, Ricardo Díez Muiño DIPCko zuzendaria, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria eta Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendaria izango dira aurkezpenean.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos