Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Josemi Beltran, Donostia Kulturako zine programazioko arduraduna, Iratxe Fresneda, liburuaren koordinatzailea, eta Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria, asteazken honetan liburuaren aurkezpenean. Gorka Estrada

Zinema ulertzeko beste hainbat ikuspuntu bildu ditu 'Dena egiteke dago, zinema tirokatu' liburuak

Iratxe Fresnedak koordinatu duen lana Nosferatu Bildumaren XIII. zenbakia da

Itziar Altuna

Donostia

Asteazkena, 3 abendua 2025, 13:59

Comenta

«Mugarik gabeko ideia« aurkeztu zioten Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Iratxe Fresnedari Nosferatu Bildumaren ale berria egiteko, eta erronka horri eutsiz, zinemaren ikerkuntzan eta sorkuntzaren inguruan lan egiten duten hainbat ahotsen ikuspegiak bildu ditu 'Dena egiteke dago, zinema tirokatu' liburu kolektiboan.

Erronka nagusia «orain arte landutako beste ibilbideetatik ihes egitea izan da», aitortu du Fresnedak liburuaren aurkezpenean. Horretarako, zinemara gerturatzeko aukera desberdinak arakatu dituzte Fresnedaz gain, Tania Arriaga Azkaratek, Aitor Arruzak, Maitane Hernandez Eyheramonhok, Gentzane Martinez de Osabak, Olatz Ovejero Afonsok eta Eliza Villota Sadabak. «Ikuspegi desberdina duen lantalde anitza sortu da eta niretzat oso polita izan da lan hau beraiekin kudeatzea», azaldu du.

«Askatasun» osoa izan dute autore hauek beren hausnarketak egiteko. Honela, gaurkotasunarekin lotuta dauden gaiak landu dituzte, hiru ardatz nagusitan banatuta: sorkuntza, errepresentazioa eta bide berriak. Ardatz horien bitartez, ohiko film komertzialetatik aldendu eta zinemaren industria tradizionaletik kanpo sortzen diren sormen eta errepresentazio ikuspegien aniztasuna esploratu da.

Liburua

  • Izenburua. 'Dena egiteke dago, zinema tirokatu'.

  • Artikuluen egileak. Tania Arriaga Azkarate, Aitor Arruza, Iratxe Fresneda, Maitane Hernandez Eyheramonho, Gentzane Martinez de Osaba, Olatz Ovejero Afonso eta Eliza Villota Sadabak.

  • Nosferatu bilduma. Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak.

Emakumeak eta industria zinematografien barruan sartzen ez diren beste kolektibo batzuk aspaldi hasi ziren zinemaren historia propioa idazten eta horrek «tendentzia berriak sortu ditu mundua ulertzeko eta kontatzeko», adierazi du argitalpenaren koordinatzaileak. Honela, sortzaile berriek kudeatzen dituzten erronkei heldu nahi izan die autore bakoitzak, «baina nondik gatozen ahaztu gabe». Euskal zinemagintzak ere badu bere tartea, baina «modu naturalean» agertzen da, «oso presente dago eta ez hizkuntzaren bidez bakarrik, edukian ere bai», azaldu du, autore bakoitzak euskal zinemako erreferentziak ere ekarri baitu.

Izenburua «zirikatzailea» badela aitortu du Fresnedak, baina «barrura sartu behar da ulertzeko», aurreratu du. Hala ere, bere ustez «dena egiteke dago, asmatzeko aukerak badaude oraindik, batez ere norberaren begiradatik; behar bada istorio guztiak kontatuta daude, baina oraindik norberak berea kontatu dezake, eta hor badago sortzeko aukera asko».

Arauetatik ihesi

Akademiako arauetatik ihes egiten saiatu direla onartu du Fresnedak, eta hortaz, liburu «irakurterraza» izan daitekeela, publiko guztiei zuzendua, «dibulgazio izpiritu» batekin ere. Zinema munduaren barruan dauden ikuspuntu desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen duela uste du Fresnedak, nahiz eta gai asko kanpoan geratu «espazio faltagatik». Hala ere, «interes desberdineko pertsonak» erakarriko dituela ziur dago, «liburu anitza» delako zentzu zabalean, «izan ere sorkuntza prozesu integrala ia ia hemen dago, hezkuntzatik abiatuta, ekoizpenera joanda, analisi filmikora pasatuta, ekologia badu ere tartean, feminismoa, LGTBI+ mugimenduaren inguruko lan berritzaileen azterketa...».

Argitalpen hau Nosferatu programazioaren 'Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak' zikloari dagokio, 2025 urte osoan zehar Tabakaleran garatzen ari dena Euskadiko Filmategiaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Azken saioa hilaren 17an izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zinema ulertzeko beste hainbat ikuspuntu bildu ditu 'Dena egiteke dago, zinema tirokatu' liburuak

Zinema ulertzeko beste hainbat ikuspuntu bildu ditu 'Dena egiteke dago, zinema tirokatu' liburuak