«Zinema egokitua, irisgarria eta integratzailea» eskaintzeko ekimena sortu dute

Crowdfunding finantzaketa bidez, hainbat euskarazko film audiodeskribatzea da ekimenaren helburua/
Crowdfunding finantzaketa bidez, hainbat euskarazko film audiodeskribatzea da ekimenaren helburua

Zinebai egitasmoaren helburu nagusia da euskarazko hainbat ekoizpen audiodeskribatzea, eta gero jardunaldi bat egitea filmak proiektatu eta %100ean irisgarria den euskarazko erakustaldia egiteko

Ikusten ez duten pertsonek edo ikusteko arazoak dituztenek zineaeuskaraz «ikustea» ahalbidetuko du Zinebai proiektuak. Gipuzkoako Aldundiko Kultura Saileko META! 2018ko deialdian hautatu diren 15 proiektuetako bat da Zinebai, Irungo Orbela Kultur Elkarteak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. ONCE erakundearen AudescMobile moduko aplikazioei esker, film kopuru handi batek audiodeskribapenak ditu. Metodo hori beharrezkoa da ikusmenaren desgaitasuna dutenek zinearen esperientzia erabat goza dezaten.

Hala ere, euskarazko zinemarako aukerarik ez dago publiko mota horrentzat, eta, Zinebai proiektuaz baliatuz, Orbela Kultur Elkarteak aldaketa bat eta gizarte eztabaida bat sortu nahi ditu, euskaraz filmatutako zinea mota guztietako publikoetara hurbilduz.

Horrela, Zinebai egitasmoaren helburu nagusia da euskarazko hainbat ekoizpen audiodeskribatzea da «zine egokitua, irisgarria, libreagoa eta integratzailea» eskaintzeko. Hainbat filmen audiodeskribapenak egiteaz gain, proiektua 2019an egingo den jardunaldi batean amaituko da. Jardunaldi horretan aipatutako filmak proiektatuko dira eta lehen aldizegingo da %100ean irisgarria den euskarazko erakustaldi bat.

Esan bezala, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuko Meta! 2018ko deialdian hautatu diren 15 proiektuetako bat da Zinebai. Proiektua mikromezenasgo edo crowdfunding metodoaren bidez finantzatu beharko da, hau da, herritarrek egindako ekarpenekin. Nolanahi ere, foru erakundeak diru laguntza publikoez lagunduko du, eta herritarrek emandako euro bakoitzeko, beste euro batez bikoiztuko du proiektua, ekimen bakoitzeko 4.700 eurora iritsi arte.

Kanpaina asteartean hasiko da, irailaren 18an, eta 40 eguneko iraupena izango du. Interneten egingo da nagusiki, eta proiektu bakoitzaren gizarte sareen bidez ere, Goteo Fundazioaren ikuskaritzarekin eta koordinazioarekin. Kasu honetan, Zinebaik profil bana ireki du Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan, @zinebaizinema izenarekin.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos