Borrar
Aste honetan, 200 bat ikasle Bilboko Arte Ederren Museoan elkartu dira, eta beste horrenbeste elkartuko dira otsailaren 26an Donostian
Zientzia eta zinema uztartzen dituen ikasleentzako zikloa egingo dute Tabakaleran

Zientzia eta zinema uztartzen dituen ikasleentzako zikloa egingo dute Tabakaleran

Martxoan egingo dituzte zinema emanaldiak Donostian; espero dute 200 bat ikasleren parte hartzea. Filmak ikusi eta gero, zientzialariekin hitz egin ahalko dute gazteek

Miércoles, 20 de febrero 2019, 12:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Ezezaguna. Zinema eta zientzia' zikloan parte hartuko dute, guztira, 400 bat ikaslek. Aste honetan, 200 bat ikasle Bilboko Arte Ederren Museoan elkartu dira, eta beste horrenbeste elkartuko dira otsailaren 26an, punta-puntako ikertzaileen lana ezagutzeko, Donostiako Tabakaleran. 'Figura Ezkutuak' (Theodore Melfi, 2016) filma ikusi dute eta, gainera, Maia Garcia Vergniory eta Aitzol Garcia Etxarri DIPCko Ikerbasque ikertzaileekin hizketaldia izan dute.

Ekimena Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute elkarlanean. Horrela, zinema eta zientzia uztartzen dituen zikloak helburu bikoitza du: zientzia gizarteratzea eta gizartea zinemara hurbiltzea.

Helburu bikoitz hau betetzeko, DIPC-k eta Euskadiko Filmategiak bi bazkide bikain bilatu dituzte: Bilboko Arte Ederren Museoa eta Donostiako Tabakalera. Bi instituzio hauek izango dira, beraz, zikloaren egoitzak, lehenbizikoa Bizkaiko hiriburuan eta, bigarrena Gipuzkoakoan.

Zikloaren dinamika

Zikloaren dinamika sinplea da. Film bat proiektatzen da eta, hau ikusi ostean, zientzialariekin hizketaldia egiten da. Bigarren edizio honetan zientzia fikziozko 12 film programatu dira ('Fantastic voyage' edo 'The incredible shrinking man' bezalako klasikoak edota 'First man' edo 'The martian' bezalako egungo filmak). Proiekzio hauek publiko orokorrari zuzenduta daude eta 2019ko urtarrila eta martxoa bitartean ikusgai egongo dira.

Publiko orokorrari zuzendutako sesio hauetaz gain, iaz bezala, aurten ere ikasleei soilik zuzendutako proiekzioak antolatu dira, bi Bilbon eta beste bi Donostian. Hiriburu bizkaitarrean antolatuko den bigarrena otsailaren 26an egingo da, Museoan bertan, euskarazko azpitituluekin. Donostian, aldiz, martxoaren 13an (gaztelaniazko azpitituluekin) eta 20an (euskarazko azpitituluekin) egingo dira proiekzioak. Emanaldi hauek Tabakaleran izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios