Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Domingo, 13 de octubre 2019, 08:51
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Mipcom ikus-entzunezkoen azokaren edizio berria egingo da Cannesen (Frantzia) astelehenetik ostegunera, urriaren 14tik 17ra, eta sektoreko zazpi euskal enpresa bertaratuko dira, Basque Audiovisual gunean. Ikus-entzunezkoen sektorea nazioartekotzeko plataforma garrantzitsua da azoka, eta, hori dela eta, Eiken Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Euskal Klusterraren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadi elkartearen babesa eta laguntza dute enpresok.
Etxepare Institututik azaldu dutenez, entretenimendu edukien munduko azoka garrantzitsuenetakoa da Mipcom, eta nazioarteko eragile nagusien topagunea bilakatzen da lau egunez. Mundu osoko ekoizle, banatzaile eta erosleekin harremanak egiteko aukera eskaintzen du topaketak, euskal enpresek sortutako eduki eta formatuen nazioartekotzea ahalbidetuz. Halaber, ezinbesteko hitzordua da sektorearen joera berrienak ezagutzeko eta telebistarako mundu mailako estreinaldiak erakusteko.
Aurten, Expressive Media Projects, J.O.K Flms, LA Ekoizpenak, Lotura Films, Pausoka Entertainment, Sayaka Producciones eta Señor & Señora izango dira Basque Audiovisual gunean egongo diren enpresak. Euren animazio produktu, dokumental, film, formatu eta multimedia produktuak merkatuan banatuko den Basque Audiovisual katalogoan jasoko dira. Halaber, Eiken, Etxepare Institutua eta Zineuskadi ere bertan egongo dira, nazioarteko harremanen sarea indartu eta euskal enpresentzat negozio aukerak sortzeko helburuarekin.
Cannesko merkatuan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu, ezagutzera eman eta nazioartekotzeko aukera eskaintzen du eta beste herrialdeetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko eta eduki digitalen balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du. Hori dela eta, Eiken, Etxepare eta Zineuskadik helburu bezala jarri dute «gure lurraldearen sustapena, Euskal Herria nazioarteko ekoizpen gune bezala aurkeztuz».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.