XIX. mendeko Gipuzkoari buruzko bertsoak, Zumalakarregi Museoan
Sarrera doakoa da eta aurrez izen eman beharra dago mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan
J. A.
Asteazkena, 5 azaroa 2025, 12:50
Aratz Igartzabal Bidegain 'Potto' bertsolariak XIX. mendeko Gipuzkoari buruzko bertsoak abestuko ditu ostegun honetan, azaroak 6, Zumalakarregi museoan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ez da bakarrik izango, alboan egongo baita Mikel Alberdi Sagardia, Zumalakarregi museoko artxibo arduraduna, bertsoei testuinguru historiakoaren azalpenak emanez. Iñaki Rezusta Txaxio musikariak ekimena trikitixarekin girotuko du. Sarrera doakoa da eta aurrez izen eman beharra dago mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan.
Aurten Ipuscua hitzaren 1000. urteurrena izanik, Ormaiztegiko museoak 'Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean' aldi baterako erakusketa ireki zuen pasa den ekainean. Geroztik erakusketaren gaiari eutsiz, hainbat jarduera ospatu ditu: udan doako bisita gidatuak Mikel Alberdi komisarioarekin, irailen 'XIX. mendeko Gipuzkoa osatzen' familiei zuzendutako tailerra eta urrian Gipuzkoaren geologia ezagutzeko hitzaldia eta txangoa ospatu zituzten Koen Van den Driessche geologoaren eskutik, eta azaroan Aratz Igartzabalekin bertso hitzaldia ospatuko du.
Ez da Zumalakarregi museoak Aratz erakusketa honekin lotutako ekintza baterako duen lehen aldia, erakusketa beraren inaugurazioan Aratzek Juan Ignazio Iztuetaren bertso batzuk abestu bait zituen.
Ohi den bezala, Zumalakarregi museoak aldi baterako erakusketa ezberdin izaten ditu urtean zehar. Museoak egitarau berezia antolatzen du aldi baterako erakusketa bakoitzarekin.
Sarrera doakoa da eta aurrez izen eman beharra dago mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan.